Maddi Oihenartek Zuberoako mendietan kantatzen duena Tolosara ekarriko du
«Hari buru» diska aurkeztuko du. Bertan, bere lurraren mamia islatzen du Maddik berak eta Juantxo Zeberiok -diskoko moldaketa guztien egileak- sortutako abestietan; egungo euskal poesia du oinarri. Txema Garces (kontrabaxua), Pello Ramírez (txeloa eta akordeoia) eta Juantxo Zeberio (pianoa) musikariekin batera eskainiko du zuzeneko emanaldia. Abuztuaren 6an Gasteizen (Matxete plazan, 21.00) eta abuztuaren 15ean Arrankudiagan (Herriko plazan, 20.00) arituko da.