GARA > Idatzia > Non Zer

«Bakarrik al gaude unibertsoan?: Bizitza estralurtarraren bilaketa» gaia aztergai

Ilatargi Astronomia Taldeak bi hitzordu dauzka Arrasaten bihar: hitzaldia Bromatologian doktorea den Bittor Rodriguezen eskutik, eta behaketa astronomiko publikoa Lau bide plazan iluntzeko 22.00etan. Ume eta nagusientzat zirraragarria den estralurtar kontzeptuaren inguruan arituko dira hitzaldian: Egon litezke? Nolakoak izango dira? Bilatzen al dira? Non egon litezke? Aurki ditzakegu? Lurretik kanpoko bizitzari buruz pentsatzeko orduan irizpide kritikoen eta zientifikoen erabilera sustatzea da hitzaldiaren helburua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo