ATHLETIC Joanak eta etorriak
Ismael Urzaizek ez du kontratua berrituko Athleticekin
Hamaika urtetan kamiseta zuri-gorria defendatu ondoren, aurrelari nafarrak taldea utziko du ekainaren 30ean
GARA | BILBO
Athleticek azken urteotako jokalari garrantzitsuenetariko bat galduko du. Taldeak berak atzo aurreratu zuenez, Ismael Urzaizek ez du Athleticen jarraituko.
Historia zuri-gorri luzean ohorezko lekua irabazi duen jokalariak alde egingo du. Aurrelari nafarra Espanyoletik 1996. urtean heldu zen Bilbora. Ordutik hona 419 partida jokatu ditu bilbotarren kamisetarekin, horietatik 367 Ligan. Izan ere, Athleticen historian partida gehiago jokatu dituen hamargarren jokalaria da. Goleei dagokienez ere, rankingetan agertzen da bere izena, guztira 129 gol sartu baititu -11.jokalaria-, horietatik 116 Ligan. Izan ere, egun, Ligan diharduten jokalarien artean gol gehiago sartu dituen bigarrena da, Raul Gonzalez madrildarraren atzetik.
Urrian 36 beteko dituen jokalaria badoa, beraz, baina dirudienez ez du futbola utziko. Aurrelariak berak azalduko du bihar, agurra emateko prentsaurrekoa eskeiniko baitu Ibaiganen. Athleticek atzo bertan eskertu nahi izan zion «bere ibilbide zurigorrian erakutsi duen lana, ardura eta profesionaltasuna».
Hala eta guztiz ere, Isma Urzaizekin badira lau taldea utziko duten jokalariak, atzo jakin zenez, azken urte hauetan Numancian lagata jokatu duen Tarantinok Elx-ekin fitxatuko baitu.
Mementuz argitu barik dagoena, fitxaketen zerrenda da. Baina badago gero eta indar gehiago hartzen ari den izena: Gorka Iraizozena, hain zuzen ere.
Espanyoleko presidenteak berak onartu zuen atzo, atezainak alde egin nahi duela esan diola. Eta Daniel Sanchez Llibrek argi dauka Iraizozek bere helburua lortu dezakeela, «jokalari batek talde batetik alde egin nahi duenean, % 90an alde egiten duelako. Baina Espanyolek argi daukagu zein klausulekin eta zein zenbakirekin mugitu behar garen, eta arlo horretan ez bagara mugitzen, jokalariak hemen jarraituko du, gure plangintzan sartzen baita».
Sanchez Llibreri ahaztu zitzaion, hala ere, Iraizozen etorkizuna zuri-gorritu dezaketen datu pare bat komentatzea. Alde batetik, Kiko Casilla atezaina fitxatu duela -hasieraz bigarren taldeko atea defendatzeko bada ere- eta, adituek diotenez, talde katalanak ez duela arazorik izango, Iraizozen klasulari txikitzetxoa egiteko, 9 miloi eurotik sei miloira jaitsita.
Athleticen jokatu dituen hamaika denboraldietan, Urzaizek lekua hartu du historia zuri-gorrian, 419 jokatutako partidei eta 129 sartutako golei esker.
Los precandidatos a la presidencia del Athletic están citados esta tarde a las cinco en Ibaigane, donde Ana Urkijo quiere mantener una reunión para consensuar la política de fichajes que, evidentemente, debe seguir adelante pese al proceso electoral.
Lo cierto es que ya hay dos precandidatos, Javier González y Fernando García Macua, que han mostrado su disconformidad con estas reuniones conjuntas, aunque ambos reconocen la conveniencia de hablar con la presidenta. En principio, ambos estarán en Ibaigane.
Ayer, por otra parte, se presentó en «sociedad» la precandidatura de Juan Carlos Ercoreca, que presentó a un nuevo integrante de su plancha, el abogado José María Macua.
GARA