GARA > Idatzia > Alaves

Azken uneko arazoak atzeratzen ari dira akzioen erosketa uste baino gehiago

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Hasiera batean uste zena baino gehiago ari da luzatzen Dmitry Pitermanen akzioen salmenta. Akordioa ondo bideratua dagoen arren, erosteko prest agertu den enpresari arabarren multzoan azken uneko arazoak egon dira eta horrek atzeratu du hein handi batean salerosketa, nahiz eta konpontzeko beste hainbat arazotxo geratzen diren.

Hasiera batean saltzeko asmo handiegirik ez zuen arren, Javier Tebas abokatuak Gasteizen etorkizunik ez duela ikusarazi dio Pitermani eta orain ukraniarra saltzeko prest da, baina erosleen artean hainbat desadostasun izan dira eta lehen ordainketa burutzeko, 1,5 miloi eurokoa, abal bila dabiltza, zenbaitek atzera egin eta gero.

Alaveseko lehendakari izateko aukera handiak zituen Salvador Rio medikuak baina klubak duen zorra ikusita -27 miloi eurokoa zenbait iturriren arabera- proiektua bideragaitza dela iritzi dio eta Fernando Ortiz de Zaratek zuzendutako taldea utzi izanak bazkide berriak bilatzera behartu dute Ayzarreko ordezkaria. Kapitalista berriak lortuta, maileguak negoziatzen ari dira hainbat banketxerekin eta gaur bertan lor ditzakete salerosketa posible egingo duten bermeak.

Cos, azken oztopoa

Baina mesfidantzak nagusi izan diren negoziaketetan ere bada konpontzeke dagoen beste arazorik. Azkenetakoa Chuchi Cosen kontratua da. Entrenatzaile izandakoak mugagabeko kontratua du Alavesekin -Pitermanekin sinatua- eta diru dezente eskatzen du kluba uzteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo