GARA > Idatzia > Kultura

Bilbao Arte eta Kulturari hasiera emango dio «Copy your idols» ikastaroak

GARA | BILBO

Bilbao Arte eta Kultura jardunaldien zazpigarren edizioa astelehenean hasiko da ofizialki, eta kopia eta soinu-jabetza tresna gisa baliatzen dituzten hainbat pentsalari eta sortzaile bilduko ditu ikastaro baten bidez.

«Audiolab-Copy your idols!» izango da jardunalden izenburua, eta John Oswald, Vicki Bennet, Ornitorrinkus, Alex Mendizabal, Gotzon Arrizabalaga, Pedro G. Romero edota Cucinemaren lanak azalduko dira bertan.

Ikastaroak dirauen bitartean, ekainaren 25etik 30era, jende guztiarentzat ateak zabalik izango dituzten hainbat ekitaldi egingo dituzte; esate baterako, John Oswaldek kontzertu bat emango du Bilborocken, eta jaialdi bat ere izango da Cucinema elkartearen eskutik; zinema, musika eta gastronomia elkartzen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo