GARA > Idatzia > Gutunak

Nati Garcia, Esther Blanco Ordizia

Kiroldegiko txartelaz

Ordiziako Majori kiroldegian txartel berritua jasotzeko garaian harridura sortu du hainbat bazkideongan ikusteak txartelaren atzealdean enpresa pribatu baten izena -«Diario Vasco» egunkariaren logoa-, erabat intransferiblea den eta gainera betiko izango den bazkide txartel batean. Hori dela-eta, ezarri nahi diguten txartel horren erabilpenariuko egiten diogu eta txartel horiek erretiratzeko exijitzen dugu. Gutako batzuek dagoeneko uko egin diogu txartela bera jasotzeari ere. Txartelak erre- tiratu bitartean kiroldegiko arduradunei exijitzen diegu lehengoak erabiltzen uzteko.

Beste alde batetik, deigarria egin zaigu bai Beasainen bai eta Legazpin ere, eta aurrerantzean beste herri batzuetan, zabaltzeko asmoa duten txartel bateratuaren egitasmoa. Ordiziarako ere baliagarria izan daitekeelakoan gaude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo