Musika
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emango dio bukaera musika-gela ibiltariari
Sei hilabeteko ibilbidearen ondoren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak datorren astean emango du bukatutzat «Tempo di martxa!» musika-gela ibiltariaren lana egin duen autobusa. 10.000 kilometro eta 22.000 bisita baino gehiago dira atzean utziko dituenak ibilbidea uztailaren 7an bukatu aurretik. Urtarrilaz geroztik, 200 eskola eta 91 herri baino gehiago bisitatu ditu Euskal Herri osoan.