GARA > Idatzia > Non Zer

Musika

Mudhoney-k, grunge mugimenduko talde aitzindariak, Bilboko Kafe Antzokian joko du

Mudhoney Estatu Batuetako taldeak kontzertua emango du ostiralean. Sarrerak salgai daude 20 euroan, Kafe Antzokian bertan, Bilboko Power Records dendan, BBKn eta www.tictackticket.com webgunean. Kontzertuaren egunean erosiz gero, sarrerak 24 euroko prezioa izango du. Seattle hirian osatu zen taldearekin batera, Iruñeko Doubtful taldea ere arituko da taula gainean. Haien estreinako diskoak «Tv or not tv» izena du, eta Noizpop eta Underhill zigiluen arteko elkarlanari esker plazaratu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo