GARA > Idatzia > Euskal Herria

Arabako ganaduzaleek beste otso eraso bat salatu eta erakundeei neurriak hartzeko eskatu diete

GARA |

UAGA nekazaritza sindikatuak eta Arabako Nekazarien Zerbitzuak erakundeen «utzikeria» salatu dute, astelehenean otso batek abere bati eraso baitzion.

Ohar baten bidez, otsoek gero eta animalia mota gehiagori egiten diotela eraso azaldu du UAGA sindikatuak. Gainera, astelehenean Gillarten otsoak eraso ostean txekor bat hil zela adierazi zuen.

Aberea astelehenean galdu zen eta egun hartan bertan erreka bazterrean ikusi zuten otso bat Jokano eta Villamanca arteko bidean. Era berean, sindikatuak jakinarazi duenez, jakitun dira beste bi aldiz eraso dietela zaldi-abereei Araban, eta beste eraso bat gertatu dela herrialdearekin muga egiten duen Burgosko Berberana herrian. Bertan, hainbat zaldikume desagertu zirela ohartarazi dute.

35 eraso urtea hasi zenetik

Abeltzain eta ganaduzaleen ordezkariek adierazi dutenez, azkeneko horrekin urtea hasi zenetik 35 otso eraso gertatu dira Araban. Horiek hala, sektorerako eta gizartearetzat «izaera orokorreko arazo bilakatzen» ari dela uste dute.

Horregatik, Arabako Foru Aldundia legealdi berria hastekotan dagoen honetan, abeltzain eta ganaduzaleek Nekazaritza Sailari eskatu zioten mendi eta nekazaritzako gaiak berriz ere har ditzala «abeltzaintza sektoreari eraso jarraia» egiten ari zaizkiolako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo