GARA > Idatzia > Hemeroteka

ARGIA Juan Mari Arregi Euskal Herria.

Hitzarmen kolektiboak

Milaka euskal langile, bereziki metal arlokoak, hitzarmen kolektiborik gabe daude 2003az geroztik. EAEn metalaren arloan aritzen diren 165.000 langiletik %44, hau da 72.375 behargin, 50 langile bitartean dituzten enpresa txiki eta ertainetan aritzen dira. (...) Bizkaiko Metalaren patronalak hitzarmenaren negoziake- tak eten zituen. Arabakoak, berriz, lanaldia urteko zortzi orduz luzatzea negoziatu ezina dela dio eta horrenbestez negoziaketak bideraezina dirudi. Gipuzkoako patronalak modu iragankorrean negoziaketak bertan behera utzi zituen sindikatuekin aldebiko harremanetako bilerak hasteko. Eraikuntza, Osasun eta Hezkuntza publikoari ere antzeko egoerak eragiten die. Alde bakoitzak bere arrazoiak mahaigaineratzen ditu. Testuinguru horretan, sindikatu bakoitza bere aldetik joateak eta patronalak aldebiko negoziaketen bidez ezarri nahi duen zatiketa sindikala onartzeak inolaz ere ez dirudi serioa ezta eraginkorra ere. Sindikatuek hobeto eta modu eraginkorragoan lan egin behar lukete langile guztien eskubideen alde eta bazter batera utzi interes sindikalak. Eta, noski, patronalaren zatiketa saiakera guztiak baztertu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo