GARA > Idatzia > Pilota

ZESTA

Treku-Irastortza, Nazioartekoen lehen finalera

GARA | DONIBANE LOHIZUNE

Trekuk eta Irastortzak ezin izan zuten irabazi Aimarren eta Felixen aurka Donibane Lohizuneko Uztaileko Nazioartekoen azkeneko jardunaldian, baina ligaxkako lehendabiziko postuari eusteko gai izan dira -Lekue-Elizegi eta Aimar-Felix bikoteek baino set bat gehiago irabazi eta set bat gutxiago galdu dutelako-. Beraz, nahiz eta hirurak bi garaipenetara berdinduta egon, Davidek eta Ericek eskuratu dute azkenean uztailaren 20an jokatuko den finalerako txartela. Lekue-Elizegi eta Aimar-Felix bikoteek finalerdia jokatu beharko dute datorren asteartean.

Lehia gogorra eta entretenigarria izan zen eta gorriak, atzelariaren lan bikaina baliatuta, aise nagusitu ziren lehen setean (15-7). Bigarrenetik aurrera, ordea, gauzak aldatu egin ziren, eta partida berdindu zuten urdinek (14-15). Azken set erabakigarrian, Aimar eta Felix 7-10 nagusitu ziren.

Markinako Masterra

Bereikua-Fundazuri eta Erkiaga-Lopez bikoteek Masterreko partida dute gaur, Markinan (Unian, 18.00).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo