GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herrikoa

Goiherrik ez du barkatu, eta urrea kolkoan jarri du

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Lur gaineko Txapelketako azkeneko saioa jokatu zuten 600 kilotan atzo Mutrikun, eta Goiherrik ez zuen barkatu. Abantailarekin heldu zen azkeneko jardunaldira, eta bizkaitarrek ez zuten hutsik egin, irabazi egin baitzuten.

Berdeek ez zuten ezusterik nahi, eta azken saioko onenak izan ziren. Gainera, hori ez zalantzan jartzeko, saioko tiraldi guztiak bereganatu zituen. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren Gaztedi, Mutriku eta Areso, eta Goiherri B eta Gaztedi B taldeak geratu ziren horien atzetik.

Amaieran, eta emaitza horien ostean, Goiherrik txapela eta urrezko domina segurtatu zituen. Bigarren Gaztedi A geratu da; hirugarren, Areso; laugarren, Mutriku; bosgarren, Goiherri B, eta azken postuan, gaztedi B gelditu da.

Lur gainekoa amaitzeko geratzen den lehiaketa gaur abiatuko da Barrikan, 12.00etan, eta bertan 560 kiloko taldeak arituko dira. Mutriku ez beste denak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo