GARA > Idatzia > Kirolak

skate

«Skatexpresión» zazpigarren edizioa uztailaren 20 eta 21ean izango da

Gaur eguerdiko 12.00etan, Bilboko Gran Viako BBKren prentsa aretoan, «BBK skate zirkuituaren» aurkezpena egingo dute. Uztailaren 20 eta 21ean «Skatexpresión» jaialdiaren zazpigarren edizioa abiatuko da. Jaialdiak Bilbon eta Castro Urdialesen antolatu dituzte. Europako patinatzaile onenak izango dira ostiraleko eta larunbateko ekitaldietan eta, horrez gain, «mundu irristakorreko hainbat adierazpen» ere izango dira: graffitiak, skate bideoak, musika... Kirola, «kaleko artez eta aisialdiz beteriko asteburu desberdin bat» pasatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo