Lau bikote neurtuko dira Baionako Masterrean
J.L. | BAIONA
Lau bikote baino ez dira izango aurten Bionako Masterrean, eta une honetan mailarik onenean dauden zortzi pilotariak izango dira. Iaz ezker pareteko izar batzuk ere izan ziren, baina aurten denak izango dira trinketeko pilotariak.
Masterra da Binaka jokatzen den lehiaketarik garrantzitsuena, Binakako ofizialaren ostean, eta beti Baionan jokatzen da, Lapurdiko hiriburuko festekin batera. Partida guztiak Moderne trinketean jokatzen dituzte. Lehen finalerdia abuztuko lehen egunean jokatuko dute, eta bigarrena, berriz, abuztuaren 2an izango da. Bi partida horiek, 20.00etatik aurerra izango dira, eta finala, berriz, abuztuaren 5ean jokatuko dute Modernen 11.00etatik aurrera.
Bikoteak, honako hauek izango dira: Larretxea-Waltari, Ibarrola-Ozafrain, Muskarditz-Etxeto eta Etxeberri-Ezkurra II.a.
Estreinako finalerdian, Larretxea-Waltari Ibarrola-Ozafrainen aurka neurtuko dira, eta bigarrengoan, berriz, Muskarditz-Etxeto bikotea Etxeberri-Ezkurra II.aren aurka lehiatuko dira
Waltari, atzean
Txapelketako berrikuntza Waltariren postua izango da. Kubatarra aurrelaria da, baina lehiaketa honetan atzean jokatuko du, Larretxea lagun duela.
Lau bikoak parekoak dira, eta ez dago faborito garbirik, edonor baita lehiaketa hau irabazteko gai .