12.etapa Euskaldunak protagonista
Txurrukaren ametsak azken kilometroan alde egin zuen
Bizkaitarra ihes eginda ibili zen 120 kilometrotan Patrick Fredrigorekin batera, baina tropelak beren abenturarekin amaitu eta gero Tom Boonenek lortu zuen garaipena. Txurrukak merezitako kontsolamendua izan zuen, behintzat: eguneko Saiatuenaren saria
Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR
Euskaltel-Euskadiren iraunkortasunak saria lortu barik jarraitzen du. Merezi bai; eskuratu ez, berriz.
Tourrean milagarren aldiz, eguneko ihesaldian sartu zen txirrindulari laranja bat eta milagarren aldiz ere, ezin izan zituen azkenean besoak altxatu. Hirugarren «zutoinekoa» izan zen atzokoa euskaldunentzat: Iñigo Landaluze bigarren helmugaratu zen Le Grand Bornanden, postu berbera eskuratu zuen Iban Mayok Tignesen eta Amets Txurrukak garaipenaren %50 eskuan eduki zuen ia egun osoan. Bere ametsak, baina, azken kilometroan alde egin zuen.
Bizkaitarra eta ihesaldi kide Patrick Fredrigo banderatxo gorria gainditzear zeudela, tropela izan zen abenturazaleak gainditu zituena. Izan zuen Euskaltelekoak, hala ere, merezitako -eta ospatutako- kontsolamendua, etapa osoan erakutsitako gogoei esker, lasterketaren epaimahaiak eguneko Saiatuenaren saria eman baitzion. 24 urte besterik ez dauzka Etxebarriakoak, bere lehebiziko Tourra da eta badaki podiuma zapaltzea zer den.
Nolabaiteko esker ona lortu dute, beraz, euskaldunen eguneroko saialdiek. Argi zegoen atzokoa milagarrenarekin probatzeko aukera egokia zela, ibilbidea ikusita eta baita hurrengo egunotan korrituko diren etapa erabakiorrak -eta ezustekoetarako aproposak ez, beraz- kontuan hartuta ere. Saltoak, horrela, berehala hasi ziren eta, azken egunotan protagonismo handiegirik ez eduki ondoren, euskaldunak argi ibili ziren oraingoan. Iñaki Isasi edota Juanma Garate lehen saialdietan sartu ziren, baina Amets Txurruka izan genuen asmatu zuen bakarra. 57. kilometroan indarrez aurreratu zen eta, Patrick Fredrigok lagunduta, aurrera egin zuen.
Eta kilometro luzeetan, beren abentura arrakastaz amaitzearen itxura izan zuen. Izan ere, 75. kilometrorako hamaika minutu eta erdiko aldea atera zioten Liquisaek bakarrik gidatutako tropelari. Hortik aurrera abantaila gutxituz joan arren, ametsa errealitate bilakatzeko aukera bizi-bizirik mantendu zen azken uneraino.
Emozio handiz bizitako uneak izan ziren, hain zuzen ere, eguneko azken mendatea pasatzerakoan -helmugatik 48 kilometrora- bost minutuko aldea baitzuten iheslariek oraindik, eta hortik aurrera tropela hamar kilometroko minutu «luzea» ateratzen hasi baitzen. Une horretan, aurrekoek eta atzekoek pertsekuzio lasterketa hunkigarria eskaini zuten.
Zoritxarrez, esprintaren aukera berragertzerakoan, taldeak ugaritu ziren tropelaren buruko lanean, Txurruka eta Fredrigoren indarrak gutxitzen ziren heinean. Eta, azkenean, otsoek bildotsak irentsi zituzten.
Zaleek ez dute ahaztuko gertatutakoa, are gutxiago Ametsek, baina liburuetan geratuko dena esprintaren emaitza izango da. Hau da, Tom Boonenek azken 300 metroetan erakutsitako indarrei esker lortutako bere bigarren garaipena.
Etxebarriakoak merezitako kontsolamendua izan zuen, podiuma zapaldu baitzuen. Egun osoan erakutsitako gogoei esker, lasterketaren epaimahaiak eguneko Saiatuenaren saria eman zion Txurrukari.
El Tour, por una vez, se ha puesto del lado del ciclista. Concretamente de Michael Rasmussen, protagonista de la polémica del día.
Todo comenzó con el anuncio de la Federación danesa de que no contará con el actual líder del Tour para el próximo Mundial ni para los Juegos Olímpicos de Pekin, después de que éste no se presentase a dos controles antidopaje. «Un caso muy grave», según el presidente de la Federación Jesper Worre, que se aferraba a la incomprensible normativa de la UCI por la que los ciclistas siempre deben informar de su paradero para posibilitar los controles sorpresa -de hecho, tres «ausencias» se traducen en sanción-. Algo que, al parecer, no hizo Rasmussen a principios de junio.
Curiosamente, su Federación le permitió disputar los Campeonatos de Dinamarca, pero anteanoche filtró la noticia en pleno Tour, provocando el lógico revuelo.
Christian Proudhomme salió ayer en defensa del corredor, recordando que pasó dos controles sanguíneos justo antes del inicio del Tour, a los que se han ido sumando los de orina pertinentes a su condición de líder. «En todos ha sido declarado apto», recordó el director de la prueba.
El propio Rasmussen confirmó que «no he dado positivo en ningún control. Me han controlado fuera de la competición, en junio, con resultados negativos». El escalador danés se congratuló por el apoyo del Tour y adelantó que no participará en la próxima Vuelta a Dinamarca, como respuesta a su Federación.
GARA