GARA > Idatzia > Txirrindularitza

ESAIT Aubisquen izango da ofizialtasuna aldarrikatzen

Uztailaren 24ko arratsaldean «Euskal Jaia» izango da eta biharamunean zazpigarren bizikleta martxa egingo dute goizeko 10.00etatik aurrera

p041_f03_137x088.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Urteroko legez, Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldea Tourrean izango da. Pirinioetara zazpigarren aldiz aterako dira modu lasai eta sanoan euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzera. Nahiz eta Tourra aurten ere Euskal Herritik pasatuko den, hilaren 25eko etapa amaieraren lekua, Aubisque, izango da aurten ESAITekoen kokalekua.

Jaialdia uztailaren 24an hasiko da. Atzo goizean Donostiako Koldo Mitxelenan eman prentsaurrekoan ESAITeko kide Mikel Uzkudunek esan zuen moduan, «euskal jaia arratsaldeko 19.00ak aldera hasiko da. Ez da han euskal musika, txistorra, gazta, sagardoa, toka lehiaketa eta festa girorik faltako».

Uztailaren 25ean, aldiz, zazpigarren bizikleta martxa izango da. Berau goizeko 10.00etan Eaux-Bonnesetik abiatuko da eta 11 kilometroko ibilbidea egingo dute Aubisque gaineraino. Aldiz, amaieraraino iristen utziko ez balitzaie, kilometro bat beherago jarriko lukete helmuga.

«Igoera Laruntzen hasten bada ere, bizikleta martxa Eaux-Bonnesetik Gourettera eta handik Aubisque gainera egingo dugu. Irteera nagusia Eaux-Bonnesetik egingo da goizeko 10.00etan. 11.00etan Gouretteko eski estaziotik irteera motza izango dugu», esan zuen Uzkudunek.

Jendetza eta giroa

Jendetza eta giro aparta izan ohi da ESAITek antolatu jaialdiotan, eta aurten ere hala espero dute antolatzaileek. Jendetza handiaren esperoan daudenez gero, Martxel Toledok egunkari honi esandakoaren arabera, «igande arratsaldean edo astelehen goizean» abiatuko dira ESAITekoak Aubisquerantz.

Bestetik, aipagarria da zenbait txirrindularik emandako bultzada egun horri. Esaterako, Tolosa CF taldeko Dina Mendikute txirrindulariak eta Aitor Perez Arrietak emandako animoak jendea bizikleta martxara joan dadin.

«Plan polita da egun on bat pasatzeko. Nahiko nuke inguruko jende guztiak bizikleta hartu eta gurekin igoko balu, emakumeek bereziki», nabarmendu zuen Mendikutek.

Aitor Perez Arrietak, aldiz, zaleak Tourreko etapa erregina ikustera animatu zituen.

«Seguru egun oso polita izango dela txirrindularitzaz gozatzeko. Hala, goizean martxa eginda goza daiteke eta arratsaldean, berriz, Tourreko etapaz. Etapa erregina da bera eta ikusita euskal txirrindulariak nola dabiltzan, ea pozen bat ematen diguten».

Txurruka: «Al final el que la sigue, la consigue»

Más resignado que enfadado, con la tristeza y la fatiga acumulada de aquél que no ha logrado rematar un día duro, Amets Txurruka era el merecido foco de las entrevistas una vez terminada la etapa en Castres. Al de Etxebarri se le notaba compungido, pero con el convencimiento de quien está haciendo bien las cosas.

«Estoy apenado, pero contento por otra parte. Hemos hecho una buena etapa, lo hemos intentado y ha estado cerca... ¿Qué le vamos a hacer? Los equipos potentes han calculado al milímetro, y aunque nosotros veníamos a tope, nos han cogido en el último kilómetro. Fedrigo y yo hemos dado todo lo que teníamos, pero no ha sido posible».

Pese a todo, el corredor vizcaino, que se hizo con el premio al ciclista más combativo de la jornada, se mostraba esperanzado de que su equipo, Euskaltel-Euskadi, pudiera lograr, al fin, algún triunfo de etapa.

«El objetivo era y sigue siendo una victoria de etapa y ahí seguimos, en la pelea. Al final el que la sigue, la consigue. Eso es lo que dicen y a ver si es verdad», comentaba un Amets Txurruka muy optimista.

Por su lado, Mikel Astarloza narraba la escapada vista desde el pelotón con pena y un punto de buen humor.

«En el pelotón veníamos rezando todo lo que sabíamos para que no los cogiesen. Es una pena porque parecía que la escapada podía llegar, pero no ha podido ser. El pelotón ha tenido que trabajar muchísimo para cazarlos antes de la meta», dijo el pasaitarra.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo