GARA > Idatzia > Euskal Herria

Londresek erabakia berriro atzeratu du, euskal presoen argudi0ak onartu eta gero

Iñigo Albisuren, Zigor Ruizen eta Ana Lopezen aurkako entregatze aginduaren gaineko erabakia hirugarrenez atzeratu du Londresko epaileak. Defentsak aurkeztu dituen argudioak aztertu nahi ditu epaileak.

p020_f02.jpg

GARA |

Westminsterko Auzitegiak hiru euskal preso politikoren entregatzearen gaineko erabakia berriro atzeratu egin du. Baina pisuzko arrazoia aipatu du horretarako: euskal presoen defentsak, atzoko auzian, prozesu judizialean izandako hainbat gehiegikeriari buruzko argudio berriak aurkeztu baitzituen, eta horiek aztertzeko helburuarekin atzeratu du Estatu espainolera entregatzearen gaineko erabakia abuztuaren 17a arte.

Iñigo Albisu donostiarra, Zigor Ruiz iruindarra eta Ana Lopez bilbotarra dira joan den apirilaren 27an Ingalaterrako Sheffield herrixkan ETArekin zerikusia zutelakoan atxilotu zituzten euskal herritarrak. Orduz geroztik Londresko espetxean dituzte hirurak gatibu, Estatu espainolaren esku utziko dituzten edo ez erabakiaren zain.

Lau ordu baino gehiago iraun zuen atzo Londresko Westminsterko Auzitegian euskal presoen gaineko auzibideak. Atzokoan, defentsak zein fiskalak berriro ere beren argudioak azaldu zituzten, baina hiru euskal herritarren defentsa abokatuek argudio gehiago aurkeztu zituzten, euskal herritarrak Madrilen esku utz ez ditzaten.

Nahikoa dokumentazio

Hala, hiru euskal herritarren atxiloketan eta osteko prozedura judizialean egondako hainbat gehiegikeria salatu zituen defentsak, baita Madrilen esku utziz gero torturak jasateko duten arriskuan sakondu ere.

Caroline Tubbs epaile ingelesak ontzat jo zituen defentsaren argudioak eta horren karietara datorren abuztuaren 17a atzeratu du Albisuren, Ruizen eta Lopezen aurkako entregatze prozeduraren gaineko erabakia. Are gehiago, defentsak azaldutako argudioen inguruan dokumentazio ugari duela azaldu zuen Tubbsek auzibidearen amaieran, baina hala ere ez zuen alboratu tarte horretan informazio gehiago eskatzea.

Fiskaltzak, aldiz, Estatu espainola Ingalaterraren «konfiantzazko estradizio kidea» dela gaineratu zuen, eta euskal herritarrak torturak jasatea ezinezkoa litzatekeela esan zuen.

Decenas de donostiarras participaron ayer en el acto de recuerdo al joven militante de ETA Imanol Gómez, vecino de Altza, fallecido ayer hace dos años en un accidente de tráfico cuando trataba de huir de la Gendarmería francesa.

CIENTOS DE POLICÍAS

En el operativo policial de búsqueda de los dos supuestos militantes de ETA están tomando parte tanto la Guardia Civil, como la Policía española, los Mossos d´Esquadra y las policías municipales. Más de mil agentes del instituto militar están participando en el cerco.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo