GARA > Idatzia > Euskal Herria

hitzarmena

Lakuak akordioa hartu du Topagune, ONCE eta Euskara Kultur Elkargoarekin

Lakuako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu datozen asteetan Euskara Kultur Elkargoarekin, Topagunearekin eta ONCE taldearekin. Orotara, 203.000 euro bideratuko ditu Gobernuak hitzarmen horien ondorioz. 60.000 euro, Euskara Kultur Elkargoak euskararen alde egiten duen jarduera laguntzeko izango dira; 72.776 euro, berriz, Topagunearen mintza praktika egitasmorako. Beste 70.000 euro, ikusmen urritasuna duten euskaldunek euskarazko literatura irakurtzeko aukera izan dezaten bideratuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo