Daniel Larretxearen itzulerak ilusio handia piztu du Lapurdiko hiriburuko taldean
J.L. | BAIONA
Top 14ko bi euskal taldeak ari dira lanean, baina denboraldi-aurrea oso luzea egin behar zaie; izan ere, urriko azkeneko asteburura bitarte ez baita Ligarik hasiko. Aurten, Munduko Txapelketa jokatuko dute, eta horren ostean abiatuko da denboraldi berria.
Entrenamenduak behar bezala eramateko, Biarritzek askoz ere arazo gehiago ditu; izan ere, selekzio ezberdinetan jokalari ugari baitu. Avironi ere bakarren bat falta zaio, baina gehienak lanean ari dira, eta aurten ez dituzte iaz bezainbeste aldaketa egin. Iaz, taldean aldaketa asko egin zituzten, eta Ligari tamaina hartzea asko kosta zitzaion, eta horrek ia-ia maila galduarazi zion. Etorri direnen artean, Daniel Larretxearen itzulera nabarmendu behar da. Zuraidarra Ingalaterran aritu da azkeneko bi urte hauetan, Sales taldean, eta aurten Baionara itzultzea erabaki du. Bestetik, Avironek datorren asteazkenean egingo du aurkezpen ofiziala, 19.00etan hasita, Jean Dauguer zelaian.