GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sokatira

Nazioarteko lehiaketa antolatu du Goiherrik

J.L. | DONOSTIA

Goiherri taldeak 30 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko, nazioarteko lehiaketa bat antolatu du biharko. Egun guztian izango da, gainera, Leioako Unibertsitate ondoko zelaian.

10.00etan hasiko dira ekinaldiak, eta bertan Euskal Herriko, Asturiasko, Ingalaterrako, Irlandako, Belgikako eta Suitzako taldeak ikusi ahal izango dira sokari tiraka. Emakumezkoak eta gizonezkoak izango dira lanean, eta bai goma gainean, baita lur gainean ere izango dira neurketak, bietan aritzen baita Goiherri.

Azken urte hauetan euskaldunek ez dute nazioartean lehiatzeko aukerarik, eta honelako torneoetan bakarrik dute kanpoko taldeekin indarrak neurtzeko aukera, nahiz eta gauza oso ezberdina den torneo batean edo lehiaketa ofizialetan aritu. Gainera, berriro ere Nuarbe ikusteko aukera izango da, gorritxoak ez baitira Euskal Herrikoan izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo