Van Goghen margo berri bat aurkitu dute beste baten azpian
GARA | BRUSELA
Bostongo Museum of Fine Artsek eta Amsterdamgo Van Gogh Museoak Vincent Van Gogh artistaren margo berri bat aurkitu dute. Lan berria «Ravijn» izenekoaren azpian zegoen.
X izpien laguntzaz aurkitu dute orain arte ezezaguna zen lan hori eta ikertzaileen arabera, «Landaretza Basatia» marrazkiaren antza du, oso koloretsua baita. Aurkikuntza horrekin artista holandarraren lan egiteko modua pixkat bat gehiago ezagutu ahal izango dutela esan dute gainera ikertzaileek.
«Ravijn» lana Saint-Remy-de-Provenceko erietxe batean zegoela margotu zuen Van Goghek eta azpian zuen margoak artistak, urte haietan inguruan zituen nekostez eta zereal soroez gain, bestelako kontuak ere margotzen zituela uzten du agerian. Aurkikuntzak ehun berean margo bat baino gehiago egiten zituela ere argitu du.