GARA > Idatzia > Arrauna

ARRAUNA San Miguel Ligaren analisia

Zarautz, trapuaren zaporea ezagutu duen laugarrena

Denboraldi erdia baino gehiago jokatuta, Urdaibaik, Oriok, Castrok eta Zarautzek dakite zer den irabaztea

p037_f01_097x156.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Urdaibairen baimenarekin, Zarautz izan da San Miguel Ligak asteburuan izan duen protagonista nagusia. Zarauztarrek beren historiako lehen garaipena lortu zuten igandean ligako estropada batean, eta, gainera, Zumaiako estropada eremuko marka ondu zuten (19.55.86). Lortutako garaipenaz galdetuta, Antton Illarramendi presidentea ikaragarri pozik azaldu zen atzo Euskadi Irratian. Hark adierazten zuenez, Zumaiako estropada eremuko errekorra hobetzea ez da egunero lortzen den zerbait.

Zarauztarrek lehen aldiz irabazi zuten Gipuzkoako Txapelketa orain dela aste pare bat, eta San Miguel Ligan lortutako lehen garaipena beste urrats bat da azken urteetan nabarmen gora egin duen talde batentzat. «Zarautz bezalako elkarte batentzat handia da, baina beste edozein elkarterentzat ere bai. Oso talde gutxik lortzen dituzte garaipenak liga honetan. Gauzak oso zailak daude eta kontuan izan behar da aurten gu garela garaipen bat lortzen duen laugarren taldea», nabaramendu zuen Illarramendik.

Eta arrazoi guztia dauka. San Miguel Ligan orain artean jokatutako hamar estropada puntuagarrietan lau taldek bakarrik izan dute trapua etxeratzeko ohorea. Zalantzarik gabe, Urdaibai eta Orio izan dira jaun eta jabe: bakoitzak launa estropada irabazi ditu eta lidergoa ezagutu duten talde bakarrak dira. Horiekin batera, Castro eta Zarautz ditugu lehiaketan garaipen bana eskuratuta.

Zarautzen kasuan, gainera, igandeko garaipenak beste ondorio pozgarri bat izan du: hamabost egun barru jokatuko den Zarauzko estropadaren lehen jardunaldian ohorezko txandan aritzeko aukera. Denboraldia hasi aurretik esana zuten zarauztarrek denboraldiko helburuetako bat etxean lan ona egitea izango zela, iazko arantza kentze aldera, eta onenen alboan arraun egiteak laguntza bat izan beharko luke.

«Denboraldi hasieran ibili gara denbora batez ohorezko txanda horretan. Postua galdu genuen orain dela aste pare bat, baina orain berriz ere hor sartu gara. Hortxe gabiltza Castrorekin aurreneko lau postuetako lehian sartuta eta ea hemendik aurrera zeinek hartzen duen aurrea», esan zuen Illarramendik.

Baina bizitza honetan ez da dena poza eta algara izaten, eta jakinak dira Zarautzek azkenaldian entrenamenduak aurrera eramateko izan dituen zailtasun handiak. Orioko lokala utzi behar izan dute, eta gaur egun Trintxerpek utzitako beste eraikin bat erabiltzen dute egunero entrenatzeko.

«Zoritxarrez, hori ez da egun batetik bestera aldatzen den kontua. Espero eta itxaroten dugu oraingo honetan merezi ditugun eta behar ditugun instalakuntza horiek lortzea. Egunero Pasaiara joan behar izaten dugu entrenatzera. Saioa egin eta bukatutakoan, hamaikak edo hamaika eta erdiak ere izan daitezke batzuetan, berriz ere Zarautza itzuli behar», azaldu zuen Antton Illarramendik Euskadi Irratian.

Hala ere, eta zailtasunak zailtasun, badirudi Zarauzko arraunlarien sasoiak ez duela behera egin, eta hemendik aurrera ere kontuan hartzeko trainerua izango da.

ARBONA, ASTILLERON

Joseba Arbona patroi sanjoandarrak Astillerorekin hartuko du parte Pedreñan jokatuko duten Espainiako Txapelketan. Denbora batez arrauna utzita egon eta gero, Astillerori lagunduko dio, baina ez du erabaki aurrera begira han jarraituko duen.

PERILLO

Perillo izango da Espainiako Txapelketa osatzeko falta zen zortzigarren trainerua Urdaibai, Orio, Pedreña, Castro, Astillero, Meira eta Tiranekin batera. Hondarribiak ere eskatu zuen parte hartzeko baimena, baina Galiziak lehentasuna zuen.

Ningún positivo hasta el momento

Según una nota de prensa publicada por la Asociación de Clubes de Traineras (ACT), en la temporada 2007 -hasta el día 31 de julio de 2007- se han realizado 45 controles antidopaje correspondiente al análisis de muestras fisiológicas de orina de los deportistas, 36 de ellos fuera de competición y 9 en competición con ocasión de las regatas celebradas hasta la fecha. Con las técnicas analíticas de las que en la actualidad dispone el laboratorio homologado de control de dopaje encargado del análisis, no se ha acreditado ningún resultado adverso en todas las muestras analizadas. Igualmente se han realizado 91 pruebas complementarias consistentes en el análisis de ciertos parámetros sanguíneos relacionados fundamentalmente con una eventual aplicación de EPO-rh (eritropoyetina exógena), hormona incluida en el listado de sustancias y métodos prohibidos. Los datos sanguíneos de los controles a los deportistas pertenecientes a la totalidad de clubes adscritos a la asociación no muestran, en ningún caso, valores que apunten al uso de EPO-rh.    A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo