GARA > Idatzia > Gutunak

Mikel Lonbillo Eletxigerra Bilbo

Aldaezinezkotasunaren prinzipioa

Markoren garaitik, eta 1841etik hona agian, Nafarroako egoera politikoa bestelakatu egin da txartzat era bitxian. Ulertezina da nolatan Baskongadetan agerturiko nola halako partidu politikoren batzuk erdipurdian lortutakoa Madrildik urrun izatea ezinezkoa dena bereganatzea Nafarroan. Datozenerako iada hirutarikoa eratuta dago bertan, hiru horien bikote batek bertako bozkak elkartruke globalizatu baterako zimardikatu arren. Nafarroako esparru berri politiko honetan dena da erlatibo eta paradoxikoki ez da ezer aldatzen, hau da, bi esparrutan: bata, Einsteinen erlatibitatearen zerbait pareko batek franko dirau nonahi; bestea, aldaezinezkortasuna naroki dabilkieke naparrei marko xelebre horren moduko eta amaigabeko egituran, Gerasako Nikomakok esango ziekeenez. Nafarroako politikaren definizioa: boz egileari axola eskasa eta balizkoena da kontrajarrizko erabakiak bateragarri bihurtu markoren paisaiako lekortarreko batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo