GARA > Idatzia > Herri-kirolak

idi probak

Letea Jatetxeko idiak izan ziren nagusi Jataben jokatutako proban

GARA | BILBO

Jataben egindako Lorentzo Deuna txapelketan, Letea Jatetxeko idiak izan ziren nagusi 54 iltzerekin. Bigarren lekuan Iketzako idiak izan ziren iltze bakarrera. Hirugarren Erreiztako idiak izan ziren 52 iltze lortuta eta laugarren tokian Laski sailkatu zen 51 iltzerekin.

Jatabeko proba honetan sari baliotsuak banatu zituen antolakuntzak. Irabazleek 1.100 euroko saria lortzeaz gain, irabazleari dagozkion manten jabe ere egin ziren. Bigarren sailkatuei, Iketzakoei, antolakuntzak 970 euroko saria eman zien.

Jende ugari bildu zen proba ikusteko eta horrek giro bikaina sortu zuen Maruriko probalekuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo