Debekuaren aurrean, ordubeteko isilunea deitu du Etxarri Aranazko ezker abertzaleak biharko
Decenas de ciudadanos se dieron cita en la Avenida Roncesvalles para exigir la reposición de la estela de Germán Rodríguez. Hilarria recordó que algunos políticos no han cumplido aún su promesa.
GARA |
«Debeku eta probokazioen gainetik» euskal preso eta iheslari politikoekiko konpromisoa lehenetsi dela deritzo Etxarri Aranazko ezker abertzaleak.
Preso politikoen eskubideen alde Etxerat taldeak biharko antolatu duen elkarretaratzea debekatu eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak astelehenean debekua berretsi ostean, ordea, «ardurarekin eta iniziatibarekin jo- katzea» ebatzi du ezker independentistak. Hala, eskubide urrraketari erantzuteko eta preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko konpromisoa berresteko, 19.30etik 20.30etara, presoen aldeko isilunea antolatu du biharko. Esandakoaren arabera, ekimen horren bidez, Guardia Zibilak «burutu asmo duen okupazio berrian», kaleak hutsik eta isilik aurkituko dituztela ohartarazi zuten.
Joan den larunbatean egindako manifestaldiaren balorazioa azaltzeko egindako prentsaurrekoan, EAE-ANVko hautetsi Maria Saezek gogor gaitzetsi zuen Gobernu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzak eta Guardia Zibilak erakutsitako jarrera.
Gobernu espainoleko Nafarroako Ordezkaritzak hitzordua debekatu ostean, Guardia Zibilak «sekulako operatibo poliziala» ezarri zuela adierazi zuen.
Poliziak protestan parte hartzen ari ziren ehunka herritarren kontra «modu basatian kargatu» zuela gogoratu eta, horren ondorioz, hamar pertsona zauriturik suertatu zirela adierazi zuen. Gainera, zauri larrienak Bautista Barandalla gaixo dagoen presoaren neska-lagunak pairatu zituela adierazi zuen; eskuko lotailu bat apurtuta du eta gaur egingo diote ebakuntza Iruñean.
Manifestazioaren deitzaileek ezarritako debekuaren aurka helegitea aurkeztu zuten eta, astelehenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak debekua ezeztatu zuen, oinarrizko eskubideen urraketa zegoela argudiatuta. Agerraldian adierazi moduan, ordea, larunbatean gertatutakoagatik Gobernu espainoleko Ordezkaritzari erantzunkizun legalak exijituko dizkiotela jakinarazi zuten.
Azkenik, herritarren konpromisoa eta mobilizazioa «ezinbestekoak» direla nabarmendu zuen Saezek. Haren aburuz, Euskal Herriaren eskubideen alde azaltzea eta konponpide demokratikoaren beharra kaleratzea «hil ala bizikoa» da egun.