GARA > Idatzia > Zirikazan

Osatu berri duten Iruñeko udal gobernuak Mª Antonia Amadorren heriotza argituko al du?

Nafarroako alderdi sozialistak aukera bikaina du bere «oposizio zorrotza» zertan datzan erakusteko. UPNri Nafarroako gobernua emateko erabilitako argudioak Iruñeko Udalerako balio duen, behingoz. SOS Arrazakeriak salaketa larri baten berri eman zuen atzo. Kasua laburbildurik, abuztuaren 5ean Mª Antonia Amador Jimenez hil zen. Uztailaren 28an emakume ijito hori larri eraman zuten erietxera. Senideek salatu zutenez, Iruñeko Udaltzaingoak eraso fisikoak egin zizkion, eta jazarpen horren ostean Mª Antonia Amadorrek burmuinean odol isurketa bat izan zuen. SOS Arrazakeriak kasua ikertzeko eta argitzeko eskatu zion atzo Iruñeko Udalari. Izan ere, iraganean antzeko salaketek izan duten ibilbidea aintzat hartuta, erakundeak bere kezka azaldu zuen. 2005. urtean SOS Arrazakeriak txosten bat aurkitu zuen Udaltzaingoaren bortizkeriaren berri ematen zuena, baina Yolanda Barcina alkatearen erantzuna GKEri mehatxu egitea izan zen. Egun, Barcinak ez du garai hartan zuen gehiengoa, eta NaBaik eta EAE-ANVk kasua salatu dutenez, galdera hauxe da: Prest al dago PSN gertaera tamalgarri hori argi dezatela eskatzeko sostengua emateko?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo