UCI PRO TOUR Alemaniako Itzulia
Forster irabazle eta Galdos zortzigarren lehen etapan
Txirrindulari alemaniarrak esprintean irabazi zuen etxean Napolitano eta Zabelen aurretik, eta lehendabiziko liderra da gainsariei esker eta lehendabiziko liderra da gainsariei esker
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Robert Forster izan zen atzo azkarrena 2007ko Alemaniako Itzuliko lehenengo etapan. Hamargarren aldiz egingo den lasterketa Sarrebrucken hasi eta bertan amaitu zen 183,7 kilometroko jardunaldian. Forsterrek esprintean lortu zuen garaipena Danilo Napolitano eta Erik Zabelen aurretik helmugan sartzean.
Euskaldunen artean, Euskaltel-Euskadiko Aitor Galdos izan zen azkarrena. Zortzigarren postuan sartu zen, nahiz eta garaipena lortzeko aukera handiegirik ez izan eta atzerago geratu.
Hala, lehen etaparen ondoren, atzoko irabazle Forster, sailkapen nagusiko lidergoan jarri da. Beraz, alemaniar baten menpe hasi da aurtengo itzulia.
Gaurko etapa taldekako erlojupekoa izango da Bretten herrian. 42 kilometro izango ditu etapak eta bertan hasiko dira lasterketako aldeak markatzen, mendiarekin eta banakako erlojupekoarekin batera.