Antoni O'Breskey & Nomadic Piano Ensemble, gaur Gernikan
GARA | DONOSTIA
Antoni O'Breskey pianojotzaile italiarrak, Benito Lertxundirekin batean «Mezulari» diskoa atera zuenak, kontzertua emango du gaur Gernikan, Lizeo Antzokian, gaueko hamarretan.
O'Brekeyk pianoa eta ahotsa jarriko ditu, Dabin Dabirek ahotsa, gitarra eta perktusioa, Joe Mc Hugh-ek ulliean pipe, tin whistle eta low whistle joko ditu, Enio Marfolik oboea, Consuelo Rea O'Breskeyren alabak bodhrama eta perkusioa, Biancastella Crocek Andesetako musika tresnak eta Jose Anjel Irigaraik ere hartuko du parte «Orekan for Gernika» izeneko emanaldian.
Antoni O'Breskey musikaria Florentzian jaio zen 1950ean eta piano ikasketak egin ondoren musika esperimentala egin eta erakustera dedikatu zezn denboraldi batean. Gogoeta garai horren lekuko da bere «Ecologia: salviamo anche la musica» liburua.