DEIA
Mayo eta tentazioa
Josu Lartategi 2007/8/8
Iban Mayo txirrindulariaren egoera beste askorenaren antzekoa da; arrakasta nahi eta laburbidea hautatu. Ulergarria da. Gizarteak hartaratzen gaitu. Tentazioaren irudiarekin du zer ikusia: sexu araurik gabea, diru zikina, arrakasta eskrupulurik gabea...
Irudi ugari erabiltzen dira. Ezin erresistitzea, tentaldiari ez eustea, arau sozialekin batera etorri izan da beti; hau da, arau batek dio zer den arriskutsua edo gaitzesgarria, eta ondorioz tentaziotzat jotzen da. Lehengoaren iruntzira joanik, kastitatea ez da tentaziotzat hartzen, baina batzuek baloretzat dute; diru garbia ez da tentaziotzat hartzen, baina askok esfortzuaren ordaintzat dute (...).
Eta nik diot: zer gertatuko litzateke dopatzea ezinbestekotzat joko balitz? Txirrindulari bati baino gehiagori aditu diot beharrezkoa dela, osterantzean pelotoiarekin batera joango litzatekeela beti. Arazoa da jendeak, telebistek, audien-tziek eta enparauek ikuskizuna nahi dutela, erakustaldi titanikoak eta ekintza heroikoak. Egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Baina Akile aspaldian zendu zen, eta gainera berak ere tranpa egiten zuen.