BERRIA
Estatu auzia, berriro
Pello Urzelai 2007/8/8
Nafarroako Gobernuaren osaerari buruz PSOEk hartutako erabakia ulergaitza egin zaie PSNko kideei beraiei ere. Gainera, erabakia ez dute argi azaldu, ez Jose Blancok, ez Fernando Purasek. (...)
Ulergaitza izan da ere nafarren erabaki ahalmenaren aldeko hitzak ezerezean gelditu direlako. Ulergaitza Zapaterok bere hitzak jan dituelako azalpenik eman gabe. Joan den uztailean, Kongresuko eztabaidan bertan Zapaterok aitortu zuen aldaketaren aldeko jarrera zegoela Nafarroan, eta gehitu zuen PSNk jakingo zuela gogo hori ongi kudeatzen. Alderantziz gertatu da, PSOEk moztu du PSNren aldaketaren aldeko hautua, sozialista nafarren artean krisi sakona eragingo zuela jakin arren.
Jose Blancok Ser irratian emandako azalpenak ahulak izan dira (...). Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begirako kalkuluak izango dira, zalantzarik gabe. Baina, Carlos Chivitek herenegun gauean Ser irratian aitortu zuenez, gakoetako bat Nafarroa «estatu auzi gisa» hartu izana izan da. Berriro. Trantsizioan bezala. Edo Otanok dimisioa eman zuenean, PSNk gobernua UPNri ematea erabaki zuenean. Aspaldiko jokabidea, interes ilunen menpe. Lehen eta orain, nafarren nahia eta konponbidearen kaltean.