GARA > Idatzia > Gutunak

Juan Aldaz Arregi SOS Arrazakeriako kidea

Badut lagun bat

Badut lagun bat. Lagun benetan alai bezain atsegin bat. Beti irribarre egiteko gertu dagoen lagun horietako bat. Gure paraje hauetan betidanik hain ondo ikusia izan den lan egitearen balorea inork baino hobeto bere jardunean pertsonifikatzen duten lagun horietako bat. Inork baino lagun gehiago denbora gutxian egiteko eta betirako izango dela erakusteko gaitasuna duten lagun fidel horietako bat. Bere laguntasunaren kaxa irekiz gero, mundu zabal bezain eder bat posible dela erakusten dizuten lagun horietako bat. Labur esateko, badut lagun bat.

Lagun horren izenak, Moha, eta bere izaeran garrantzi ezberdina izan beharko luketen ile kixkur eta azaleko kolore ilunagoek, donostiar bat gehiago izateko eskubidea gure hiriko taberna batean harkaizpean utziak izan ziren ezjakintasunak ukaturiko trago bat medio. Nolanahi ere, eta gertaerak gertaera, berriz ere esan nahi dut: badut lagun bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo