GARA > Idatzia > Kultura

Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailak mundu osoko hamasei talentu berri ezagutarazi nahi ditu

Hamasei filmek gailentzeko bidean dauden talentuak ezagutaraziko dituzte Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Zabaltegi-Bereziak atalak, berriz, bederatzi izenburu bilduko ditu.

p045_f01_148X92.jpg

GARA | DONOSTIA

Hamasei filmek osatuko dute Zabaltegi-Zuzendari Berriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo den Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioan. Horien artean egongo dira, esaterako, Max Lemcke madrildarrak Euskal Herrian filmatu duen «Casual Day» eta Diego Fandos nafarraren «Cosmos», baita Aurélia Georgesen «L'homme qui marche». Film frantses horren protagonistetako bat Zesar Saratxu da, gehienbat Suedian lan egiten duen aktore euskalduna.

Sail horretaz gain, Zabaltegi-Bereziak atalaren barnean, dokumentalaren eta telebistako formatuen mugak esploratzen dituzten bederatzi izenburu bilduko dira. Horietako bat izango da «Lucio», Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak Lucio Urtubia anarkista nafar historikoaren bizitzari buruz egin dutena.

Hizkuntza anitz aukeran

Lehen edo bigarren film luzea sinatzen duten mundu osoko zinemagileak, 90.000 euroko Altadis-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko hautagai izango dira. Sari hori lortzeko aukera dute, halaber, Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartzen duten errealizadore berrien lanek.

Aurten, gailentzeko bidean dauden talentu berriak ezagutarazi nahi dituzte sail honekin. Bertan, mundu osoko zuzendariek parte hartu dute eta filmetan kontatzen diren istorioak oso desberdinak izango dira euren artean. Ikusgai egongo diren filmen izenburuak honakoak dira: «10+4 (Dah be alaveh chahar)», «Die Anruferin (Telefonozaina)», «The bird can't fly», «The blue hour (Ordu urdina)», «Brick lane», «Casual day», «Cosmos», «Darling», «Ekko/Echo», «Les fourmis rouges», «Gidam (Epitaph)», «L'homme qui marche (Gizona ibilian)», «Soul Carriage (Helmugadun arima)», «Tnuah meguna (Foul gesture)», «La torre de suso» edo «Where God left his shoes». Bestalde, herrialde askotako lanak ikusteko parada izango da Donostiako Zinemaldi honetan. Besteak beste, Iran, Alemania, Hegoafrika-Holanda-Irlanda, AEBak, Britainia Handia, Estatu espainola, Suedia, Danimarka, Luxenburgo-Belgika-Estatu frantsesa, Korea, Txina edo Israel.

Azken bi hamarkadetan, Zinemaldiak Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean ezagutarazi ditu gerora ibilbide bikaina osatu duten eta beren ondorengo lanak jaialdiko Sail Ofizialean nahiz munduko zine-jaialdi ospetsuetan esku hartu duten hainbat zinemagile, besteak beste, Isabel Coixet («Demasiado viejo para morir joven», 1988), Tsai Ming Liang («Rebels of the Neon God», 1993), Walter Salles («Terra Estrangeira», 1995), François Ozon («Regarde la mer», 1997), Cesc Gay («Hotel room», 1998) edota Jonathan Glazer («Sexy beast», 2000).

 
Zabaltegi-Bereziak, dokumentalaren mugetan

Zabaltegi-Bereziak atalak dokumentalaren eta telebis- tako formatuen mugak esploratzen dituzten bederatzi izenburu bilduko ditu: ohiko profil biografikotik, gertaera historikoen berritzera, David Lynch bezalako zinemagile gailenaren egunkari erako erretratua, tele- sailen eskemaren ikusmolde berri bat edo fikzioare- kiko hurbiltzea narrazio-teknika mistoen bitartez.

Zabaltegi-Bereziak atalaren barnean ikusiko direnak izango dira: «Brando», «Calle Santa Fé-Rue Santa Fé», «Forestillinger», «Lucio» (Lucio Urtubia anarkistari buruzkoa), «Lynch», «Madres», «The princess of Nebraska», «Querida Bamako» eta «Young Yakuza».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo