ongietorria
Amaia Segurola aske da 16 urte kartzelan pasa ondoren
Amaia Segurola errenteriarra Dueñasko espetxetik atera zen atzo goizean, hamasei urte Carabanchel, Cuenca eta Dueñas kartzeletan eman ondotik. 10.50ean aterako zen Palentzian dagoen kartzelatik, eta han izan zituen senide eta lagunak, guztira 30 bat lagun. Arratsaldean ongietorria egin zioten herrian dantzari eta musikariekin.