Ertzainek gogoz saiatu arren, ezin izan zituzten maitasun taupadak pausatu
Morlansek, hamaseigarrenez Iñaki Ormaetxeari, Patxi Itziarri eta Jokin Leundari goarazarre eta adio egin zion. Aurtengoan, ordea, Lakuak bere ekimenez eta kosta ahala kosta galarazi nahi zuen. Halere, ez zuen lortu senideek eta herritarrek, euren kutunak ahaztea. Argazkiak baino ez zituzten eraman.
Oihana LLORENTE
18.00etan zen hitzordua, Lakuak debekatu arren, Amnistiaren aldeko Mugimenduak bere horretan mantendu zuen deialdia eta herritarrei «oztopoen gainetik» parte hartzeko gonbita egin zien. Javier Balzaren agindupean lanean den Poliziak, ordea, kosta ahala kosta omenaldia galaraztea zuen helburu eta hori ahalbidetzeko dispositibo handia ezarri zuen Aste Nagusia sutsuki bizi duen hirian, Donostian hain zuzen.
Morlans auzorako sarrera guztiak erabat eragotzita ziren. Sartzen zen oro kaputxa jantzia zuen poliziakidearen aurrean identifikatu beharra zuen. Ibilgailuak ere ez ziren haien atzaparretatik libratzen eta autoak bata bestearen atzetik arakatzen zituzten, taxiak barne.
Armaz josiak ziren ertzainek ez zuten bildutako lagun andana kikildu eta poliki-poliki aurrera jo zuten, determinazioz. Duela hamasei urte Guardia Zibilaren esku hildako ETAko militanteei gorazarre eta adio egitea zen haien asmoa, ondorenean Josu Ormaetxea, Morlansen hildako Iñakiren anaiak, ongi azaldu bezala «ezingo dutelako gure hildakoak maitatzea debekatu».
Ertzainek zabaldutako lerroaren parera hurbiltzen ari zirela, senideak jarri ziren buruan eta euren bizia galdu zuten kutunen argazkiak tinkotasunez eutsi zituzten. Hala, errepidea albo batean utzi eta ezkerraldean aurkitu zuten landa bat erabili zuten ekitaldirako bat-bateko agertoki gisa. Senideak hara joan eta Iñaki Ormaetxea, Jokin Leunda eta Patxi Itziar marraztuta zituzten erretratuak bertan zabaldu zituzten eta hainbat krabelin gorriekin euren aurpegiak estali.
Polizia autonomikoa ez zen atzean gelditu eta tentsio uneak biziarazi zituzten, argazkiak ikusaraztea ere debekatu zuten. Erretratuak zapaldu eta ostu zituzten, eta maitasunez eta sendo eusten zituzten senideak haiekin eramanez. Blanca Barroso, 1976ko martxoaren 3an beste lau langilerekin batera errepresio polizialak Gasteizen hildako Romualdo Barrosoren arreba zen ertzainek atxilotu zutenetako bat. Ormaetxea sendiaren lagun handia da Blanca, ertzainek atxikitzen zioten bitartean, gogor eusten zion Etxerateko kide ezagunen eta Iñaki Ormaetxearen ama Blanca Anteparak; tentsio uneak biderkatu ziren.
Senideak hartu, furgoneta atzera eraman denbora batez eta bildutako lagunen haserre bizia piztu zuten. «Herriak ez du barkatuko» edota «zuek ere txakurrak zarete» oihuekin erantzun zieten ertzainen jarrerari.
Identifikatu ostean, ordea, tinko agertu zen Blanca Barroso. Ertzainek jarritako traba eta debekuei muzin egin eta landara joan zen berriz, eskuetan ertzainek lapurtu ez zizkioten krabelin gorriak zituen eta «Gora ETA» eta «agur eta ohore eusko gudariak» oihupean, argazkiak jada ez zituen zelaian barrena zabaldu zituen, hunkiturik.
Ertzainek galarazita, ekitaldia ez zen nahi bezala gauzatu, amnistiaren aldeko mugimenduaren izenean Juan Mari Olanok komunikabideei esan bezala. Urtero gertatzen den legez, atzo ere Guardia Zibilak hil arte «ametrailatu» zituen hiru euskal herritarrak gogoratu besterik ez zuten helburu. Gainera, «biktima batzuek ekitaldi handiak egiteko eskubidea duten bitartean, beste batzuek euren ku- ttunak gogoratzeko eskubiderik» ere ez dutela adierazi zuen. Olano, haserre zuzendu zitzaion Ibarretxe buru duen Exekutiboari eta atzo erakutsitako jarrera egin omen duen «Elkarbizitzara Plana» baldin bada, «berriz ere kajoian sartzeko» galdegin zion. Hala, Euskal Herriari «ezer onik» ekartzen ez diola nabarmendu zuen.
Bildutako lagunak ezker besoa goratu eta «Eusko gudariak» abestu egin zuten ertzain lerroa parez pare zutela eta ekitaldiari amaiera eman zioten. «Gudarien borroka, herriaren indarra» gogoz oihukatuz atzean utzi zuten Javier Balza buru duen Polizia; eta poliki-poliki ixiltasuna nagusitu zen duela hamasei urte ETAko hiru militante, Guardia Zibilaren tiroen artean euren heriotza aurkitu zuten Morlans auzoan.
«Espainarrek zaunka eta Balzaren Ejerzitoak kosk egitea ohiko duela» nabarmendu zuten iaz Morlansen egindako ekitaldian. Orduan, Auzitegi Nazionala izan zen ekitaldiaren debekua agindu zuena. Aurten, ordea, Estatu espainolak «zaunka» egiteko betarik ere ez du izan, Lakuako Gobernuak, epaileen agin- duari aurrea hartu egin, eta ekitaldia galarazi baitzuen
Lakuako Barne Sailak ostegun goizean eman zuen debekuaren berri, arrazoiek edukiera aurkitu ez zuten prentsa ohar labur baten bidez. Gogoz ekin zion lanari Barne Departamentuak eta astirik galdu gabe, debeku horren nondik norakoak praktikan ezartzeari ekin zion.
Morlanseko bizilagunak GARAri esandakoaren harira, ostegun arratsaldean bertan hainbat ertzain bertaratu ziren auzora, ibilgailuak aparkatzea oztopatu, eta gunea prezintatu zuten. Baina neurriak ez ziren horretan gelditu eta atzo goizeko bederatziak jota zirenean, Donostiako udaltzain ugari garabi-auto eta guzti hurbildu ziren Morlansera. Bizilagunen haserrea piztu zuten auzoan barna aparkatuta zeuden autoak eta zabor kutxak eraman baitzituzten.
Bestelako ekitaldiak
Urtero legez, Morlanseko pasealekua ez zen izan hiru euskal militanteak oroitu zituen txoko bakarra. Iñaki Ormaetxearen herriak, Urbinak, 25 urteko gazte hura ere omendu nahi izan zuen eta ekitaldi xume baina hunkigarri bat prestatu zuten gazte hark egindako borrokaren ohorez. Baina ekitaldian ez zuten soilik Ormaetxea gogoratu, berarekin batera hilik suertatu ziren militanteak, Jokin Leunda eta Patxi Irizar, gogoan izan zituzten; baita borrokan zendu diren beste militante guztiak ere.
10.30ean Iñakienean bildu ziren Urbinako bizilagunak. Hamaiketan, Albinako bidea hartu, Irigoiengo larretara igo eta bertan ekitaldia gauzatu zuten. Omenalditxoari amaiera emateko, jada ohitura bilakatu den hamaiketakoa egin zuten bertaratutakoek. Besainen ere, Jokin Leunda omendu zuten goizean.
El 17 de agosto de 1991 fue un día trágico en Euskal Herria. Tras una noche en la que se produjeron una decena de detenciones en la capital guipuzcoana, agentes de la Guardia Civil rodearon la casa en la que encontraban los militantes vascos Patxi Itziar, Jokin Leunda e Iñaki Ormaetxea. La vivienda estaba ubicada en el barrio donostiarra de Morlans.
El consiguiente tiroteo se prolongó durante cuatro horas. Al mediodía, los agentes entraron en la vivienda, después de lanzar gases lacrimógenos.
Patxi Itziar apareció muerto sobre un colchón en la cocina, con un único disparo en la sien. Jokin Leunda presentaba doce impactos de bala en la zona lumbar, ninguno de ellos mortal. El que le causó el fallecimiento le afectó al corazón y fue realizado a muy corta distancia. Por su parte, el cuerpo de Iñaki Ormaetxea estaba en el baño. Presentaba dos impactos en órganos no vitales y una herida en la cara con salida en el cuello que le fracturó la base del cráneo y que le ocasionó la muerte tras una dilatada agonía. Este disparo fue realizado a menos de 25 centímetros.