San Miguel Liga
Urdaibaik bikain baliatu du itsasoaren indarra Zarautzen
Hamaika segundoko atzerapenari buelta eman eta traineru denboraldiko zortzigarren bandera irabazi du
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Eguraldi iragarpenek bete-betean asmatu zuten atzo eta ekaitzak gogor jo zuen goiz-goizetik Zarautz aldean. Aurtengo San Miguel Ligan itsaso zakarrarekin jokatutako lehen estropada izan zen eta Urdaibaik bikain baliatu zuen egoera bezperan pilatutako 11 segundoko atzerapenari bigarren jardunaldian buelta eman eta Zarauzko Ikurrina Bermeo aldera eramateko. Gainera, Oriok seigarren postuan amaitu zuen atzo eta, sei estropadaren faltan, bizkaitarrek jada sei puntuko aldea ateratzen diete gipuzkoarrei sailkapen nagusian.
Denboraldia hasi zenetik askotan goraipatu izan dugu Urdaibaiko tripulazioaren indarra, baina atzo potentzia hutsa ez zen nahikoa estropada irabazteko. Ontziak egoera zailetan ere bikain erantzuteko gai dela erakutsi zuen eta, zentzu horretan, benetan aipagarria izan zen Asier Zurinaga patroi sestaoarrak barrurako bi luzeetan olatu artean egindako lan bikaina.
Bermeotarrek lehen bi luzeetan erabaki zuten hirugarren txanda -16 segundo Pedreñari eta Zarautzi, eta 19 Oriori- baina Ikurrinak oraindik ez zeukan jaberik. Izan ere, haizea indartu egin zen hirugarren txandan eta joaneko luzeetan atzerapen handia pilatu zuen Urdaibaik Hondarribiarekiko. Hirugarren ziabogan, esaterako, 12 segundo ateratzen zizkion Ama Guadalupekoak Bou Bizkaiari eta larunbatean 13 segundo baino ez ziren egon bien artean.
Azken luzean, ordea, olatuen laguntzarekin eta haizearen bultzada aprobetxatuta, sekulako denbora egin zuen Urdaibaik eta Hondarribiaren denbora ia bi segundoan hobetu zuen helmugako balizetan. Ikurrina eta lidergoan jarraitzeko ohorea, beraz, Urdaibairentzat, eta Hondarribiak bigarren postuarekin etsi behar, beste behin.
Kolpe oso gogorra, bestetik, Oriorentzat. Gipuzkoarrek gustuko estropadaren bat badute, hori Zarauzkoa da, baina atzo asko sufritu zuten hasiera-hasieratik eta ez ziren batere ongi moldatu itsaso txarrarekin. Ikurrinak eskuetatik ihes egin zion, ligako sailkapenean puntu ederrak galdu zituen eta, aurrera begira, itsaso zakarrarekin gaizki moldatzea oztopo bat izan daiteke Kontxako Bandera irabazteko lehia horretan.
Gainerakoan, bigarren txandako ontziek haizearekin izandako abantaila eta lehen txandakoen zoritxarra nabarmendu behar dira. Egoera horrek Cabori laugarren postua lortzeko eta puntu sorta bikaina batzeko aukera eman zion bigarren txandan. Zumaiak, berriz, zorte txarra izan zuen eta, estropada bikaina egin arren, ezin izan zuen bederatzigarren postutik pasa.
La primera jornada de mar realmente brava de la presente edición de la Liga San Miguel dejó imagenes espectaculares y fue un continuo quebradero de cabeza para los protagonistas de la regata. El primer contratiempo no tardó en llegar y, en el primer largo de la primera tanda, Zumaia rompió una tosta de la Telmo Deun, obligando al proel Ipar Lartzabal a acurrucarse en la proa de la embarcación y dejar de remar para limitarse a trincar el remo corto en las maniobras. En la segunda tanda, el mal fario se alió con la Ama Guadalupekoa, que en la primera palada partió un remo y tuvo que pedir otro a Arkote. Mal menor, teniendo en cuenta que sucedió dentro de los primeros 20 segundos y se pudo repetir la salida. Y otra de las imágenes más curiosas del día la protagonizó Cristian Garma, patrón de La Marinera de Castro, al caerse al agua cuando el bote se preparaba para tomar la salida. No quiso soltar la estacha y acabó por caerse de la popa de la embarcación.