GARA > Idatzia > Futbola

Genets, CFA Mailako sailkapeneko postu gorenean dago

Genets CFA Mailako lehen postuan kokatu da, herenegun gauean Chatelleraulten zelaian 0 eta 5 irabazi ostean. Hori-berdeek jokatutako bi partidak irabazi egin dituzte. Emaitzak erakusten duen moduan, angeluarrak gainetik izan ziren. Avironek, bigarrengoan ere berdindu egin zuen. Oraingoan, etxean, eta 1-1 izan zen Stade Bordelaisen aurka. Lestagek aitzinatu zituen zuri-urdinak, baina horrek ez zuen garaipena lortzeko balio izan. Datorren larunbatean, berriz, derbia izango da Angelun, eta sekulako ikusmina sortu du, bi euskal taldeek egin baitute N1era igotzeko taldea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo