GARA > Idatzia > Real Sociedad

Denboraldi-aurrearen amaiera

Xabi Prietok ez du ezustekorik espero hurrengo egunetan

Uztailean, etorkizunean Donostiatik urrun egongo zela bazirudien ere, Castelloren aurka aritzea espero du erdilariak

p034_f01_148x100.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | DONOSTIA

Beherapenek sortutako egoerak, bai kirol mailan baita arlo ekonomikoari dagokionez ere, ate asko zabaldu zituen Realean. Fitxa handiegiak, dirua eskuratzeko aukera eskain zezaketen klausulak, hainbat jokalarik lehen mailan jarraitzeko zuten asmoa...; faktore ezberdinak zirela medio, txuri-urdin askoren etorkizuna bala-bala ibili zen.

Egia esan, hainbat zurrumurru zabaldu ziren Rekarteren, Kovacevicen edota Garridoren agurrekin, adibidez. Denboraldiaren hasierak urrun harrapatuko zituela zirudien beste hainbeste jokalari, berriz, kamiseta txuri-urdina jantzita ikus ditzakegu oraindik. Hori da Bravo edota Prietoren kasua. Goi mailako jokalariak biak, talde askorentzat interesgarriak, Realaren ekonomia nolabait sendotzeko gai beren klausulak kontuan hartuta, baina, dirudienez, datorren asteburuan Castelloren aurka arituko direnak.

Erdilariak berak atzo aitortu zuenez, ez du «inongo ezustekorik» jasotzea espero hurrengo egunetan. «Bere momentuan pentsatu nuen agian Realetik irtengo nintzela -azaldu zuen Prietok-, baina azken asteetan Realean pentsatzen dut, entrenatzailearen konfiantza irabaztean pentsatzen dut eta igandeko partidan pentsatzen dut». Denboraldiko lehen garaipena eskuratuta amaitzea espero duen partida, hain zuzen ere. Bai denboraldi-aurreak emaitzen arloan utzi duen zaporeagatik, baina, batez ere hasierek omen duten garrantziagatik.

Bere taldekide Gaizka Garitano bezala, «denboraldia hasteko irrikaz» dago. «Ondo hasteko», hain zuzen ere. Liga luzea da eta okerrak zuzentzeko aukerak eskaintzen ditu baina «jaitsieratik gatoz eta, horregatik, beste talde batzuk baino premia handiagoa dugu ondo hasteko». Batez ere «iazkoarekin ilusioa galduta dagoen jendea erakartzeko», denboraldiari «baikortasunez begira» diezaioten zaleek ere, are gehiago denboraldi-aurreko emaitza txarren ondoren.

Saio bikoitza

Asmo bakar horrekin -denboraldiko lehen partida, lehen garaipena ere izatea- taldeak lanari berriz ekin zion atzo Zubietan.

Chris Colemanek taktikarekin lan egin zuen goizez, gimnasioko saioa arratsalderako utzita. Bergarak -igandean bigarren taldearekin jokatu zuen- eta Larreak -gainkarga batekin- ezin izan zuten parte hartu.

Cifuentes se «acuerda» de Lotina en su presentación con el Valladolid

Dani Cifuentes fue presentado ayer como nuevo jugador del Valladolid.

El madrileño se mostró agradecido por la oportunidad de regresar a Primera y, sobre todo, por hacerlo a las órdenes de José Luis Mendilibar, un técnico que ya le fichó en su día para el Eibar.

Cifuentes también se «acordó» de otro entrenador, Miguel Angel Lotina, con el que su experiencia en la Real se convirtió «en un sinvivir», aseguró. «Ni siquiera me dirigía la palabra, con lo que no tuve otra opción que irme a otro equipo».

Lo cierto es que la marcha de Lotina no se ha traducido en una nueva etapa como txuriurdin para Cifuentes, traspasado ahora al Valladolid, fichaje por el que el club sólo pagará si alcanza los 25 partidos.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo