sopela
Lur mugimendu batek Kadaguako saihesbideko lanak oztopatu ditu
Atzo goizean, Sopelan, Kadaguako saihesbidea eraikitzeko egiten ari diren lanak gelditu egin behar izan zituzten zati batean, euriteak eragindako lurren mugimendua izan zela-eta. Ez zuen istripurik eragin, ezta kalterik ere handik hurbil pasatzen den ubidean, baina ikuskatze sakonagoa egin eta txosten bat prestatuko omen dute datozen egunetan.