GARA > Idatzia > Real Sociedad

Etorkizuna

Prietoren ustez, litekeena da bera Donostian geratzea

Erdilaria gai horrekin nekatuta dagoela adierazi du. Aldi berean, lasai eta taldean kontzentratuta jarraitzen duela ziurtatu du, nahiz eta «ostirala bitartean edozer gauza gerta litekeela» oso ondo jakin.

p038_f01_097x132.jpg

GARA | DONOSTIA

Xabi Prietoren etorkizunaz asko hitz egin da uda osoan. Hainbat talde bere atzetik ibili dira, baina jokalaria, fitxatzeen merkatua ixteko bi egun besterik geratzen ez direnean, oso lasai dago eta segur aski Realean jarraituko duela adierazi zuen atzo Zubietan emandako prentsaurrekoan.

«Lehenago esan nuena mantentzen dut: oso lasai nago, eta Realean kontzentraturik. Litekeena hemen jarraitzea da, eta hori da nik nahi dudana». Dena den, «ostiralera arte edozer gauza gerta daiteke», adierazi zuen txuri-urdinak.

David Vaughan galestarraren larunbateko aurkezpena eta gero, Salva Iriarte kirol zuzendariak Realak Prietori berritzeko bi eskaintza egin zizkiola jakinarazi zuen. Era berean, oraindik jokalariaren agurra ezinezkoa ez dela onartzen du, kanpotik proposamen interesgarriren bat etorriko balitz, behintzat.

Prietok bere ikuspegia adierazi zuen atzo: «Bi aldiz bildu garela egia da, baina berritzeko eskaintza bakarra izan da nire ustez. Zenbait arrazoi zirela-eta, ezetz esan genuen». Beste alde batetik, kanpoko talderen baten eskaintza izan duen galdetzerakoan, Prieto oso zintzo agertu zen: «Baietz uste dut, baina ni ez naiz horri buruz hitz egin behar duena».

Bigarren Mailan egoteak Realarentzat ekonomikoki zer suposatzen duen badaki jokalariak: «Kluba Bigarren Mailan dagoela badakit, eta egoera onena ez dela. Beraz, zenbait gauzatan klubak eskaintza murriztea normala dela uste dut». Hala ere, «Realean maite nautela badakit, eta nire bihotzari begiratuta, segituan berrituko nuke». Dena den, Prietoren interesak ere hor daude, «eta aholkuak ematen dizkidaten pertsonak dauzkat nirekin: familia eta lagunak».

Chris Coleman entrenatzaile galestarra ere oso gustura dago donostiarrarekin eta taldean nahi duela esan zion: «Osasunaren aurkako lagunartekoa eta gero Colemanekin hitz egin nuen. Berak bere ikuspegia azaldu zidan eta nik nirea. Dena den, berak taldean nahi nauela argi eta garbi utzi du behin baino gehiagotan».

Gaiarekin nekatuta

Hainbeste jirabira ematen ari den gai horren aurrean nekatuta dagoela aitortu zuen jokalariak: «Gai honetaz nekaturik nago. Oraintxe nire kasua baino gauza garrantzitsuagoak daudela uste dut. Nire inguruan dagoen jendeak badaki kontua nolakoa den, baita honi buruz ez hitz egitea gustatuko litzaidakeela ere. Aurten hemen jarraitu nahi dut, taldeari laguntzeko».

Gauzak horrela, Realarekin berrituko ez balu, Prietok hurrengo urtean izango luke aukera taldetik ateratzeko. Atzoko prentsaurrekoan irtenbide horren inguruan galdetu zioten: «Inork ez daki, baina nik ez dut hori hain garbi ikusten».

Bestalde, berritu edota saldu ezean, Realaren aldetik errepresaliak etorriko direla ikusi nahi duenik ere bada: «Ez dut hori uste, eta ezetz espero dut, baina gertatuko balitz, ez nuke iskanbilarik sortuko».

Gauzak hala, kontu bakarra dago argi: ostiralera arte ezingo dela Prietoren etorkizuna jakin.

«Han pasado muchas cosas, y poquitas buenas»

Álvaro Novo le «debe muchísimo» a la Real, a pesar de que en ese periodo de tiempo «han pasado muchas cosas y muy poquitas buenas». El jugador comentó también que está a la espera de que su representante pueda ofrecerle algún destino, y es que Salva Iriarte dejó claro el sábado que el jugador, aunque le queda un año de contrato, no es la primera opción de Coleman, y que es mejor que salga de la Real.

«La situación es complicada», reconoce el cordobés, «y la verdad es que el tiempo de reacción» que le ha quedado «es muy pequeño». Sin embargo, «hace falta una solución rápida», asegura el jugador.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo