GARA > Idatzia > Pilota

Donostia Hiria Torneoa

Bizirik irten ostean, leitzarrek finalera iritsi nahi dute orain

Bengoetxea eta Barriola gogotsu daude aurreko partidari buelta eman ziotelako

p042_f01_148x104.jpg

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Final-laurdenetako partidari buelta eman ondoren eta Asier Olaizola eta Patxi Ruiz ustekabean harrapatu eta gero (22-17), Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak finalera iritsi nahi dute orain. Joan den ostiralean 17-10 galtzen zihoazenean Donostia Hiria Torneotik at zeudela zirudien, baina ez zuten amore eman, eta gaur finalerdia jokatzeko saria lortu zuten.

Bi leitzarrek Xala eta Zubieta izango dituzte aurkari (22.15, ETB). Azken horrek Fernando Goñiren ordez jokatuko du, Zubirikoa min hartuta baitago.

Bengoetxea moralez gainezka dago, aurreko partidako protagonista bihurtu baitzen. Leitzako aurrelariak hamar tanto egin zituen guztira, eta bikote leitzarrak partidako azken hamabi tantoak egin zituen. Aspe eta Asegarce enpresako bi pilotari horiek torneoko bikote mistoa osatzen dute, eta mementoz ez dira atzean geratzen ari gainerakoekin alderatuz gero. Oso ondo moldatu ziren final-laurdenetan; dena galduta zutenean, bederen.

Gaurko norgehiagokako irabazleek Titin II-Eulate bikotearen kontra jokatuko dute ostiralean Donostiako finalean.

Alde horretatik, nabarmentzekoa da Xala edo Bengoetxea izango direla finalean. Eta horrek adieraziko luke, ostiral gaueko partidaren ostean, Lekuinekoak edo Leitzakoak larunbatean beste norgehiagoka bat izango lukeela Lekeition, sanantolinak direla-eta. Horrek polemika sortu du, horietako pilotarietako batek bi partida izango baititu 24 ordu baino gutxiagoan.

Choques en cinco localidades. Euskal Jai Berri presentó ayer un campeonato que se jugará íntegramente en frontones cortos y que recorrerá cinco localidades navarras -Atarrabia, Tutera, Fitero, Huarte e Iruñea- en setiembre. Estas serán las parejas participantes: Uterga-Etxeberria III, Altuna II-San Miguel, Urriza-Urrutia, Juaristi-Iriarte, Zeberio II-Ion y Ezkurra-Olazar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo