GARA > Idatzia > Kultura

Urriaren 6an Hernanin izango den Artisten Tokapetarako deia egin dute

GARA | HERNANI

Artisten Topaketa egingo dute Hernanin, urriaren 6an. Ekimen horren helburua gune eta denbora berean arte diziplina desberdinak elkartzea da, baita Hernanin eta inguruko herrietan artearen inguruan gauzak egiten dituzten lagunak elkartzea ere.

Hernaniko Urbieta kalea musikaz, antzerkiaz, eskulturaz, dantzaz, literaturaz eta margolaritzaz betetzea da asmoa, hortaz. Hala eta guztiz ere, eguraldi txarra izanez gero, Atsegindegiko estalpean antolatuko dituzte ekintzak. Topaketaren antolatzaileek artistak Hernanira joatera bultzatu nahi dituzte, eta, era berean, bertan parte hartzeko ez dela inongo mugarik egongo nabarmendu nahi izan dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo