GARA > Idatzia > Zinema

Uribe itsas-abentura generoaren gorazarrean sartu da

«La carta esférica»

Itsas-abenturen generoa berpiztu du Imanol Uribek ikus-entzuleei itsasketaren gozamena eta askatasunaren zirrara nostalgikoa helarazi asmoz egin duen eta Perez-Reverteren eleberriaren egokitzapena den «La carta esférica» filmak. Buenaventura belaontziaren barruan dator hondoratutako altxor baten bilaketa biziberritzeko aukera, hiru mende lehenago gertatu izan zitekeenaren irudimena pizteko gauza izan daitekeen iraganeko aztarna baliotsua.

p052_f01_200x161.jpg

p052_f02_98x76.jpg

p052_f03_98x84.jpg

p052_f04_149x89.jpg

Mikel INSAUSTI | DONOSTIA

Arturo Perez-Reverteren liburuak eztabaida-sortzaileak badira berez, ez dira gutxiago izan haien zinemarako egokitzapenak. Agustin Diaz Yanes-ek denetan komertzialena izan den «Alatriste» ekoitzi baino lehen, emaitza aski etsigarria zen, ez baitzen benetan film on bat egiterik lortu, Pedro Olea eskulangileak egin zuen «El maestro de esgrima» salbuespen errespetagarria izan ezik. Diasporako beste zinemagile batek, Imanol Uribek, orduko arrakasta artistikoa errepikatzeko aukera ezin hobea du orain, Cartagenako idazlearen eleberrien artean ahalmenez zinematografikoena dela esan dutena baitu esku artean. Izan ere, itsas-abenturen generoari egindako goitik beherako gorazarrea da, bai bere literatur nola zinema adieretan, «La carta esférica» aipu eta eredu klasiko ugari dituen testuartekotasunaren adibide garbia baita.

Dena biltzen du bere baitan itsasoak, bere jatorri mediterranearra aldarrikatu zuen Homerorekin hasi eta ingelesez idazten zuen merkataritza ontzidi frantziarreko marinel poloniarra bezainbat idazle unibertsala ere izan zen Joseph Conrad-ekin bukatu arte. Ez zuten bidaia gutxiago egin Herman Melville idazleak edo Hugo Pratt komigileak, era berean bi-biak «La carta esférica» liburuaren orrialdeak kutsatzen dituen nostalgia abenturazalearen inspiratzaile, «Master and Commander»-en zine-egokitzapenaren ondorioz gero eta aitorpen handiagoa duen Patrick O'Brian-ekin batera. Zalantzarik gabe, Imanol Uribek filmen bidez egin du bat eragin ondare horrekin guztiarekin, eleberriak non amaitu eta beren luzapena pantailan non hasten den asmatzeak dakarren zailtasunarekin. Horregatik, Perez-Reverteren testuaren gidoi egokitua prestatzean, «The Sea Cook, or Treasure Island» (Altxorraren Uhartea), «Moby Dick», «The World in His Arms» (Mundua bere eskuetan), «Anne of the Indies» (Emakume pirata) edo «Mutiny on the Bounty» (Matxinada Bounty ontzian) filmak zituen gogoan.

Klasiko handiei hel egitea literatura edo zinema onaren aldeko grina egintza da, baina era berean maila oso jasoan epaitua izateko arriskua du berekin. Uriberen zeregina da egilea letren olinpotik jaistea, bere kontakizunak itsasketaren atsegin xume eta aldi berean gaitza kutsatzeko gai den lanaren zaurgarritasuna berreskura dezan lortzea. Zeregin horretan oinarrizkoa da antzezle taldearen parte hartzea, pertsonaiak argi koroa mitikoarekin baitatoz testutik. Coy pertsonaia nagusiari oso ongi emango dio ontzirik gabeko marinel apal baina bere zerumuga amaigabeko ametsei uko egiten ez dien pertsonan oso erraz eralda daitekeen Carmelo Gomez bezalako morroi jatorrak hezurmamitzen dituen paper guztiei ematen dien hurbiltasunak.

Antzeko zerbait gerta daiteke Aitana Sanchez-Gijoni suertatu zaion Tanger Soto-ren paperarekin, oso zinemakoa, oso zinema beltzekoa den emakume fatala baita jatorrian. Baliteke xarma galera partzial batek lurtarragoa egitea, bere maitearekin eta Ontzizaina izena duen honen konfiantzako gizonarekin adosago etortzeko.

Ontzizainaren pertsonaia

Ontzizaina da «La carta esférica» filmeko pertsonaia giltza, bera baita istorioko osagai identifikagarri eta egiazkoena. Bera da Perez-Reverteren solas burgoia gizatiartu eta apaldu eta, aldi berean, Cartagena bere jaiotiriko portu giroarekin lotzen duen morroi bihotzekoa. Zerbaitengatik da benetako bizitzan erretiroarekin moilako marinel zaharra izatera pasatzen den eta galbidean dagoen espezie horren irudi bizia. Hedaduraz, abentura kontakizunetan sekula ez da falta izaten irakurleari edo ikus-entzuleari bestela ulertezinak gertatuko litzaizkiokeen alegiazko ibilaldietara katigatzea ahalbidetzen dioten gisa honetako izaera lauko pertsonaiak. Ontzizaina arduratzen da, Coy eta Tangerrekin batera, mugarik gabeko itsasketari lotutako odiseak oraindik posible diren ideia erromantikoa bihurtzeaz.

Itsas hondoan hondoratutako altxorrak gelditzen diren bitartean, bizirik jarraituko du lehorrean misterio barneraezin hori mira egiten dutenen irudimenak, eta berarekin baita ere murgilduta dauden ezkutukoak dauzkan iragana ere. «La carta esférica» filmeko pertsonaia nagusiak hondoratze gunea markatzen duen itsasketa karta eskuratzearren borrokatzen dira lehenengo zatian, bigarrenean XVIII. mendeko brik belaontzi baten hondakin baliotsuen bila murgilean egiteko. Izan ere, orain dela hiru mende Habanatik urre zama bat zeraman Gloria Dei izeneko jesulagunen itsasontzi bat hondorarazi zuen itsasontzi pirata batek Cartagenako itsasaldean. Karlos III.aren erreinaldia zen, eta batek daki dirutza horrek Jesusen Lagundiaren kanporatzea ez ote zuen eragotzi nahi. Ondoriozko murgiltzea 27 metro sakonean filmatu zuten inolako iruzurrik gabe.

ISTORIOA

Itsasotik baztertutako marinel batek XVIII. mendeko kartografia-bitxi bat, Urrutiaren Itsas Atlasa, bereganatzea lortu duen emakume misteriotsu bat ezagutu du itsasoko gauzen enkante batean. Denen helburua: hiru mende lehenago altxor misteriotsu bat zeramala Cartagenako itsasaldetik hurbil hondoratu zen Dei Gloria brik belaontzia aurkitzea.

Estreinaldia

Zuzendaria: Imanol Uribe.

Gidoia: Imanol Uribe, Arturo Perez-Reverteren eleberria oinarri hartuta.

Ekoizleak: Antonio Cardenal eta Enrique Cerezo.

Argazkia: Javier Aguirresarobe.

Musika: Bingen Mendizabal.

Antzezleak: Carmelo Gomez, Aitana Sanchez-Gijon, Javier Garcia Gallego, Enrico Lo Verso, Gonzalo Cunil, Carlos Kaniowsky, Lucina Gil.

Herrialdea: Estatu espainola, 2007.

Iraupena: 100 minutu.

Generoa: Itsas-abenturak.

Coincidencias, rodajes y próximos estrenos

Aitana Sánchez Gijón y Carmelo Gómez no han parado de trabajar este año y, por casualidades de la vida, en dos películas, además, lo han hecho juntos. Ahora les queda pendiente el inminente estreno de «Oviedo Express», el título que ha supuesto el regreso al cine de Gonzalo Suárez y donde dan vida a los actores de una compañía que representará el clásico «La Regenta» en el Oviedo actual. Lo curioso es que la actriz ya había representado a Ana Ozores en la miniserie «La Regenta» (1995), donde también aparecía Carmelo Gómez como don Fermín de Pas. Otro de los títulos que le queda por estrenar al actor, aunque será en 2008, es «La casa de mi padre», del donostiarra Gorka Mertxan, donde da vida a un pelotari.

A.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo