GARA > Idatzia > Pilota

Irakaslea eta ikaslea aurrez aurre lehiatuko dira bihar Galarretan

Iritsi da azkeneko garaiotan edonork ikusi nahiko lukeen erremonteko finala. Beteranotasuna irudikatzen duen erremontelariak, Ezkurrak, gaztetasuna izango du aurkari; Zeberio II.a, alegia. Galarretan neurtuko dituzte indarrak mementoko onena zein den ikusteko.

p043_f01_181x140.jpg

Imanol CARRILLO

Larunbata. Buruan dute Koteto Ezkurrak eta Patxi Zeberiok egun hori; buruz buruko finala jokatu beharreko eguna, alegia. Elkartzeko eta ikuskizuna emateko tokia, berriz, Hernaniko Galarreta frontoia. Gaztetasuna beteranotasunaren aurka. Lehengo urteko irabazlea bederatzi titulu dituenaren aurka. Argi dago jarraitzaileek ikuskizuna ziurtatuta dutela asteburu honetan.

Gipuzkoarra eta nafarra protagonista izango dira Casino Kursaal Torneoko finalean. Elduaingo aurrelariak joan den urteko tituluari eutsi nahiko dio, eta doneztebearrak trofeo-gela handitu nahiko du hamargarren titulua eskuratuta.

Bi aurrelariek ondo ezagutzen dute elkar, eta finalerdietako ligaxkan elkarren aurka lehiatu ziren. Orduan Ezkurrak irabazi zuen. Dena den, bi aurrelariek ez diote garrantzirik ematen lehia horri, norgehiagoka bakoitza ezberdina baita. «Torneoetan beti partida guztiak jokatu behar dira. Ezin da esan ligaxkan partida bat irabazi nuela eta orain dena eginda dagoela. Finala jokatu behar da partida guztiak desberdinak baitira», aipatu du Ezkurrak.

«Ez dauka zerikusirik. Oraingoa finala da. Tentsioa bazegoen partida horretan, baina horrek ez du esan nahi finalik ez denik egongo», esan du Zeberiok.

Sakearen garrantzia

Sakeak garrantzia duen kirol bat aipatu behar bada, hori erremontea da. Bi aurrelariek oso argi dute larunbateko finalean tanto hasiera ondo egitea premiazkoa dela.

«Buruz burukoan beti hasieran eutsi behar da, eta ondoren sakeari eman behar zaio garrantzia. Bi aurrelari gaude hor finalean, eta ahal dugun neurrian menderatu eta eutsi behar da», azaldu du Ezkurrak.

Zeberio ere sakearen garrantziaz jabetuta dago: «Finala irabazteko argi dago ondo jokatu behar dela. Dena egin behar da ondo. Sakea ahal dugun ondoen egin behar dugu. Horretan ondo banabil, piloteoan Ezkurrari lana emateko aukera daukat».

Finalak finala dira eta txapela irabazteko maila ematen saiatuko dira biak. Gogoa eta ilusioa, behintzat, ez dira faltako. Biek jarriko dute ahal duten guztia buruz buruko txapela eramateko. «Orain, momentuz, sekulako ilusiorekin nago. Hurrengo pausoa entrenamenduetan puntuan jartzea izango da», nabarmendu du Zeberiok.

«Gogoekin aurre egingo diot larunbateko finalari. Lehengo urtean jokatu gabe aritu nintzen buruz burukoan. Aurten oso moral handiarekin hasi nintzen, eta ondo ibili naiz. Txapela berreskuratzea gustatuko litzaidake», esan du Ezkurrak.

Kantxan, eta betiere kiroltasunez hitz egiten, aurkari handiak dira, baina hor geratzen da lehiakortasun guztia. Hain zuzen ere, bi aurrelariek hitz ederrak baitituzte bestearentzat. Hala, Ezkurrak honakoa aipatu du: «Zeberio gogorra da, fisikoki oso ona. Gainera, oso indartsu dabil aurten».

Zeberiok ere Ezkurra goraipatu du: «Denok dakigu Koteto zer pilotari den. Beti maila altua ematen du partidetan. Errekurtso handiak ditu. Denok dakigu buruz burukoan oso abildade handia duela. Moralez oso fuerte ikusten dut».

Horiek hala, doneztebearrari hamargarren titulua irabaztea gustatuko litzaioke, noski: «Polita izango litzateke hamargarren titulua irabaztea. Zenbaki berezia da, baina ez diot garrantzirik ematen horri.» Gainera, ez du erretiroan pentsatzen, nahiz eta urte asko ibilia den erremontearen munduan. «Ni oraindik ondo sentitzen naiz. Gorputzak eutsi arte hor egongo naiz», jakinarazi du nafarrak.

Elduaingoak, ordea, lehengo urtean bezala, irabazi egin nahi du. Badaki joan den urtean Ezkurrak ez zuela txapelketan parte hartu, baina bere aukeretan sinesten du: «Final batean beti irabazi nahi izaten dugu. Nire intentzioa hori da: finalera iritsi eta txapela eramatea. Lehengo urtekoa ez zela kasualitatea izan. Beno, Koteto falta zen, baina uste dut nire jokoa egin nuela eta posiblea dela hor goian egotea».

Beraz, esanak esan, lehia bizia espero da Galarretan kirol horretan ia dena irabazi duen baten eta irabazteko asko duen baten artean. Irakaslearen eta ikaslearen arteko partidan bi kirolariek azterketa zaila gainditu nahiko dute jarraitzaileen aurrean. Bakoitzak bere ezaugarriak eta gakoak erabiliko ditu, baina biek edukiko dute buruan gauza bera: buruz banakako txapel preziatua.

Los dos protagonistas están satisfechos con el material

Tras la protocolaria elección de material previa a la gran final del Torneo Casino Kursaal de remonte, los dos protagonistas de la final de mañana quedaron muy satisfechos con el material elegido ayer.

Koteto Ezkurra optó por pelotas un poco más pesadas que su rival pero más vivas (tres de 123 gramos y otras dos de 124), para hacer daño con su saque, mientras que Patxi Zeberio prefirió material de menos salida (una de 119 gramos de peso, dos de 120 y otras dos de 124).

«No ha habido problemas. Yo he elegido material más vivo para aprovechar el saque, con mi postura de arriba puedo hacerle daño: confío en poder dominarle ya desde el saque y a partir de ahí tener de cara bastantes tantos», explicó Koteto Ezkurra.

Patxi Zeberio, por su parte, es el vigente campeón del Torneo e intentará revalidar su título: «La final tiene un gran aliciente para mí, porque Koteto no jugó el año anterior... ganarle sería lo máximo», destacó. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo