GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-jasotzea Torneoa

Izetatarrak, Irigoienen eta Telleriaren aurka

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Harri-jasotzeko torneo berezia eta polita jarri dute Berrobin etzi arratsalderako. 18.00etan hasita, Irigoien eta Telleria II.a Izeta II.aren eta Izeta IV.aren aurka neurtuko dira.

Hasteko, 125eko zilindroarekin neurtuko dira Izeta II.a eta Irigoien. Horiek haien lanak amaitutakoan, Izeta IV.a eta Telleria II.a neurtuko dira, eta 100 kiloko zilindro zaharra erabili beharko dute. Ondoren binaka izango dira, eta 113 kiloko kubikoarekin neurtu beharko dute. Biko bakoitzeko kirolariak minutu batean aritu beharko du. Azkenik, txanda librean, 100 kiloko bolarekin arituko dira. Lan bakoitzak bi minutuko txandak izango ditu. Izetatarrak dira Urrezko harri-jasotzeko txapeldunak, eta Irigoienek eta Telleriak, han izaterik izan ez zutenez, botatako desafioa izango da hori. Aizkoran, berriz, OlasagastietaBelauntzaran, Arrospideren eta Mujikaren aurka izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo