GARA > Idatzia > Pilota

Donostiako feriako finala

Titinek torneoarekin ospatu nahi du abuztuko errekorra

Hilabeteko hemeretzigarren partidan, Bengoetxea VI.ak eta Barriolak osatutako bikotea izango ditu etsai gaurko partidan, Leitzarrek nahikoa erraz irabazi baitzieten Xalari eta Zubietari

p042_f01_097x164.jpg

XALA-ZUBIETA 16

OINATZ-BARRIOLA 22

Udako bigarren txapelarekin ¯Gasteizko torneoa ere irabazi zuen¯ ospatu nahi du Titinek beste errekor bat. Izan ere, Martinez de Eulateren laguntzarekin Oinatz Bengoetxearen eta Barriolaren aurka jokatuko du Donostiako Torneoko finala eta hilabetean jokatuko duen 19.a izan daiteke; orain arte sekula egin gabe zuena.

38 urte dituen honetan, Triciokoa sekula baino gazteago dagoela esan daiteke, ez baitago inoren esku 39 orduro partida bat jokatzea. Martinez de Irujok min-hartzeak inoiz baino partida gehiago jokatzera behartu du errioxarra eta honek, beti bezala, bikain erantzun die enpresa eta zaleen beharrei. Izan ere, orain arte jokatutako 18 partidetatik hiru baino ez ditu galdu, hau da, %83,3 irabazi ditu.

Xala berandu esnatu zen

Gaurko finalean, Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriola izango dituzte parean Aspeko bikoteak, asteazkenean jokatutako finalerdian beranduegi sartu baitzitzaion nerbioa Xalari. Hala, epaileak txartzat eman eta berari ona iruditu zitzaion Zubietaren pilotakadak esnatu baitzuen lozorrotik Lekuinekoa. Baina beranduegi izan zen, ordurako, partida hasiera bizia izan zuen Oinatz Bengoetxeak eta Barriolak, bikain aritu zenak, partida ia-ia erabakita utzia baitzuten markagailuan: 4-15.

Uda luzeegia egiten ari zaiolako, edo auskalo zergatik, oso itzalita hasi zuen partida lapurtarrak -lan erdietan tantorik egin gabe zegoen- eta jokoan sartu zenerako emandako aldea gehiegizkoa izan zen. Oinatzek partida amaieran aitortu zuen bezala, beherakadatxoa izan zuen, baina leitzarrek ez zioten finalean egoteari muzin egin.

 

Leiza-Zearra ganan con un inicio arrollador

Un inicio arrollador, en el que lograron adelantarse 4-14 sirvió a Leiza y Zearra para vencer a Olaizola I-Peñagarikano en Bakio. Los colorados reaccionaron y se acercaron 16-18, pero los vizcainos no perdonaron.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo