GARA > Idatzia > Non Zer

Antzerkia

Kafe Bilbao-Teatro Laburreko Gidoien Saria lehiaketaren bosgarren edizioa abian da

Lehiaketan parte hartzeko kafe-teatrorako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu behar dira. Formatu txikiak zera esan nahi du: lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa merkea izan daitezkeela. Saria 1.500 euro gordin eta agiria izango da euskarazko modalitatean eta 1.000 euro gordin eta agiria gaztelaniazkoan. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo