GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sega Nazioarteko era

Baliarrain eta Elgarrekin izan dira talderik onenak

Gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Herriko Txapelketak irabazi zituzten, Ordizian jokatutako saioan

p044_f01_111x111.jpg

Jon LEUNDA | BAIONA

Baliarrain eta Elgarrekin taldeak izan dira taldekako Euskal Herriko nazioarteko erako txapeldunak. Nazioarteko eran jokatu zuten lehiaketa joan den larunbatean, Ordizian. Belarra ona izan zen, eta zaleen erantzuna ere ona izan zen.

Talde bakoitzak lau kirolari zituen. Mutilek 200 metro koadro moztu behar zituzten, eta 150 metro koadro, berriz, emakumezkoek. Mutiletan hamazazpi taldek hartu zuten parte. Gipuzkoarrak izan ziren gehiengoa, baina beste herrialdeetatik ere etorri ziren. Nabarmengarriena, Gironatik etorritako taldea izan zen, nahiz eta azkeneko postuan amaitu zuen. Nesketan, berriz, bi talde besterik ez ziren izan.

Baliarraingo taldeak, gizonezkoetan nagusi izan zenak, honako kirolari hauek izan zituen: I. Garmendia, J. Garmendia, Arteaga eta Bereziartua. Emakumezkoen txapeldunak, berriz, honako hauek dira: I. Antsa, A. Antsa, Astondoa eta Galarraga.

Garmendia eta Garin

Larunbatean bertan jokatu zuten sega pikatzeko lehenengo txapelketa. Orain arte Euskal Herrian ez da horrelako ezer egin, eta Joxeantonio Garmendia mutiletan, eta Arrate Garin, nesketan izan ziren onenak.

Garmendia izan zen sailkapen nagusiko onena eta txapela ere berea izan zen. Arrate Garinek seigarren postuan amaitu zuen, baina bera izan zen emakumezkoetan lehenengoa. Parte-hartzaileen kopurua ez zen ikaragarria izan, baina lehenengo aldia izateko, ez dago gaizki.

katalunia

Gironatik etorritako Olot taldea izan zen parte hartu zutenen artean talderik bitxiena. Kataluniarrak, ordea, oraindik euskaldunengandik aparte daude, eta azken postuan amaitu zuen.

Emakumeak

Segan ari diren emakumeen kopuruak gora egin du azkeneko urte hauetan, baina taldekako Euskal Herriko Txapelketan bi besterik ez ziren izan. Mutiletan, aldiz, hamazazpi izan ziren nor baino nor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo