GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Etxean irabazi ez arren, Jaizubiak bereganatu du Euskal Herriko Liga

J.L. | DONOSTIA

Jaizubia Hondarribikoa ia txapela segurtatuta zuela heldu zen Euskal Heriko Ligako azkeneko jardunaldira, baina azken ekitaldi hori ere irabazi nahi zuten, etxean, Hondarribian jokatu baitzen.

Zaleek ere hori itxaroten zuten, saioa hasi baino ordu eta erdi lehenago plaza ia gainezka baitzegoen, baina Aldai Aldek sekulako ezustekoa eman zuen, eta berek irabazi zuten ekinaldia, 16 zulo pasa egin ostean. Jaizubia bigarren izan zen, zulo batera, eta Galdames hirugarren sailkatu zen.

Amaieran, Jaizubia izan da txapeldun, 88 punturekin; bigarren, Txoriherri 68rekin; hirugarren, Galdames 67rekin; laugarren, Trapagaran 63rekin; bosgarren, Aldai Alde 57rekin; seigaren, Ortuella 43rekin; zazpigarren, Gallarta 34rekin; zortzigarren, Kabiezes 32rekin; bederatzigarren, Errekatxo 22rekin; eta, azkena, Arboleda 21ekin. Berridik, Anduezak eta Lizarribarrek osatu dute Jaizubiako taldea. Aurten Isuskiza, min hartuta, ez da aritu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo