Aizkora
Zubiagak ez dauka Araban aurkaririk
J.L. | DONOSTIA
Zubiagak oso erraz irabazi zuen atzo Olarizun, Gasteizen, Arabako txapela, Rodriguez I.ari, bigarren sailkatu zenari, minututik gorako aldea kendu baitzion.
Jende asko batu zen Olarizuko belardietan, eta aizkolariek, berriz, lau kana-erdiko erdibitu behar zituzten Arabako txapela lortu ahal izateko. Zubiaga zen txapelduna, baita faboritoa ere, baina txapela uste baino errazago irabazi zuen.
Atzo, ordea, ez zituzten Arabako aizkolarien txapelak soilik erabaki, izan ere nesken lokotx-biltzea eta mutilen ingude-altxatzea ere erabaki ziren. Ferran izan zen onena lokotxetan, eta Santi Olabarri, berriz, ingudearekin nagusi izan zen.