Alfarok eta Ozafrainek ezusteko handia eman dute Saran
J.L. | SARA
Alfarok eta Ozafrainek eman zuten atzo ezustekoa, Waltariri eta Kurutxariri 50 eta 31 irabazi baitzioten Sarako Torneoko finalerdian.
Waltari eta Kurutxari ziren faborito nagusiak, baina Alfarok eta Ozafrainek oren bat eta hamar minutuan bereganatu zuten norgehiagoka, neurketa eder bat egin ostean. Alfarok 8 kintze egin zituen sakez, eta bi gehiago Waltarik. Markagailua honela joan zen: 3-3, 10-4, 15-5, 20-12, 25-15, 30-19, 35-20, 40-26, 45-28, 50-31.
Larretxea eta Etxeto
Igandean, berriz, Larretxeak eta Etxetok lortu zuten finala jokatzeko txartela, Buelleri eta Ezkurra II.ari 50 eta 30 irabazi ostean. Oren bat eta laurden iraun zuen norgehiagokak, eta bi aurrelariak, Larretxeak eta Biellek, alegia, seina kintze lortu zituzten saketik. Markagailua, berriz, honela joan zen: 5-5, 12-11, 20-12, 35-25, 45-27 eta 50-30. Finala, berriz, bihar jokatuko dute 18.00etan. Larretxea eta Etxeto Alfaroren eta Ozafrainen aurka neurtuko dira. Lehen bikotea aterako da faborito, baina besteak atzo ere ez ziren faborito eta irabazi zuten. Torneo hau da gaur egun 50 kintzetara jokatzen den lehiaketa bakarra.